Josu Naberan

Josu Naberan Naberan (Gautegiz Arteaga, 1941) euskarazko saiakeragile eta itzultzailea da.

Josu Naberan
Bizitza
JaiotzaGautegiz Arteaga, 1941 (82/83 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, saiakeragilea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: josu-naberan-naberan

Derioko apaiztegian ikasi ondoren, 1966an abadetu zen. 1968an Larrabetzuko apaiza zen. Txabi Etxebarrieta hildako lehen etakidearen omenez meza eman behar zuen, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala. Guardia zibilek herria okupatu zuten, eta ez zen mezarik izan igande hartan.[1] Frankismoaren aurkako mugimenduan ibilitakoa, 66/69 prozesuaren ondorioz zazpi urte eman zituen Zamorako konkordatu-espetxean. AEKan lan egin zuen. 1998an Sugearen iraultza saiakera argitaratu zuen, non aitzinako gizarteen antolakuntzaz gogoetatzen duen.[2]

Erreferentziak

  1. Muñagorri Garmendia, Lander. (2018-09-23). «1968. urtea berezia izan zen Euskal Herrian; astro denak lerrokatu ziren» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. «Naberan, Josu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).
Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.