Josu Iztueta

Josu Iztueta Azkue (Tolosa, 1957) Tolosan bizi den euskal bidaiari eta abenturazalea da.[1] Ingeniari ikasketak egin zituen Tolosako Paper eskolan baina berehala konturatu zen ordurako gustoko papera mapek osatzen zutela. 1982an, 24 urterekin, Josu Iztuetak bere lagun Angel Ortizekin , 20 lagunentzako tokia zuen "la nairobitarra" izeneko autobusa egokitu zuten.

Josu Iztueta

Bizitza
JaiotzaTolosa, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
JarduerakBidaiaria eta abenturazalea

Dina Bilbao (Ondarroa,1960 - Antigua, 1997) abenturazalearen bikote izan zen 15 urtez.[2] 1980an ezagutu zuten elkar, Iruñeko Udako Euskal Unibertsitateko Biologiako eskoletan, bera Medikuntza ikasten ari zenean, eta hamabost urte iraungo zuen bikote-harreman bat hasi zuten, erabakigarria izango zena Dina Bilbaoren kirol-arloan eta abenturazaletasunaren hastapenetan

Bizitza

Bidaiak

25 urtez (milioi bat kilometro eginaz) bidaietan ibili da lankide batekin, gidari eta gidari lanetan Afrikan, Europan eta Amerikan, Suaren Lurraldetik Alaskara. Eskietan Laponia, Groenlandia eta Alaska zeharkatu ditu, piraguan arraun egin du Nilotik, Baltikotik eta Mediterraneotik, pedalei eragin die Europa iparraldetik eta Kanadatik. "Pangea" espedizioan ere parte hartu zuen, bederatzi hilabetez kontinenteen hondora bidaiatu zuena. Baina, hori bai, ez du inoiz ahaztu Tolosatik 100 km-ko erradioan inguratzen duena miniaturazko kontinente bat dela eta gozamena pribilegioa dela.


Erreferentziak

  1. «Mapamundistas '07, Encuentros del Arte y del Viaje, Pamplona 31 ago/ 30 sep» www.mapamundistas.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  2. (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2020-12-11). «La inolvidable Dina» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.