Josu Goia
Josu Goia Etxeberria (Bera, 1947ko martxoaren 2a - 2018ko azaroaren 3a) nafar politikari eta artista izan zen.
Josu Goia | |||
---|---|---|---|
1999 - 2003 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bera, 1947ko martxoaren 2a | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | 2018ko azaroaren 3a (71 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, musikaria eta eskultorea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna Euskal Herritarrok |
Politikagintzan eta kulturgintzan aritu zen, eta sorterrian alkate izan zen Euskal Herritarrok-ekin, 1999tik 2003ra, hiru legealditan zinegotzi aritu eta gero. Alkate zela, Udalbiltzako kide izan zen. 2003an berriro aurkeztu zen, baina Espainiako Auzitegi Gorenak ezker abertzaleko zerrenda ugari debekatu zituen; tartean, Beraginez, Goia zerrendaburu zuen hautagaitza. Beste zerrendarik aurkeztu ez, eta hauteskundeak berriro egin zituzten 2003ko urrian. EAk gobernatu zuen hurrengo lau urteetan.[1]
Herri Batasuneko lehen mahai nazionalean hartu zuen parte, eta Egin egunkariko Administrazio Kontseiluan ere egon zen. Nafarroako legebiltzarkide ere izan zen lehen Parlamentuan, 1979an.[1]
Erreferentziak
- «Josu Goia ezker abertzaleko buruzagi ohia hil da» Berria 2018-03-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |