Josu Feijoo

Josu Feijoo Gayoso (Gasteiz, Araba, 1965eko maiatzaren 8a[1]) euskal alpinista, abenturazale eta astronautagai diabetikoa da. Bi zortzimilako igo ditu: Shisha Pangma eta Everest; eta, Ipar Polo eta Hego Polo Geografikoak zeharkatu ditu. Zazpi Gailurrak igo ditu.

Josu Feijoo
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1965eko maiatzaren 8a (58 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Posizio edo espezialitateagizonezkoen kirola
Jasotako sariak

2009ko irailean espaziora joaten den lehen diabetikoa izango da.[2] Virgin Galactic enpresaren VSS Enterprise espazio-ontzian aireratuko da Mojaveko basamortutik, Kalifornia (AEB). 135.000 metrotara igoko da eta bere helburua intsulina berri bat probatzea izango da.[3]

Abenturak

Zortzimilakoak

Urtea Mendia Garaiera Oharrak
1998Shisha Pangma8.013 m.Lehen diabetikoa.
2006Everest8.848 m.Lehen diabetikoa.

Poloetako zeharkaldiak

Data Abentura Oharrak
2002ko apirilaren 14aIpar Polo Geografikoko ZeharkaldiaLehen diabetikoa.
2003ko urtarrilaren 3aHego Polo Geografikoko ZeharkaldiaLehen diabetikoa.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Mundo Deportivo, 2000ko martxoaren 24a
  2. (Gaztelaniaz) 20Minutos. (2010-03-23). «Josu Feijoo, el primer astronauta diabético» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  3. Feijoo espaziora doan lehen diabetikoa izango da (eitb)

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.