Josu Esnal
Josu Esnal Arrizabalaga (Donostia, 1966 – 2018ko maiatzaren 22a) euskaltzale donostiarra izan zen.[1][2]
Josu Esnal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1966 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2018ko maiatzaren 22a (51/52 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | saltzailea eta militante politikoa |
Herri Ametsa Ikastolan ikasi zuen eta lanbide ezberdinak izan zituen arren, komertzial lanetan ibili zen gehienbat. Zenbait komunikabidetan lan egin zuen: ETBko artxiboetan, Herri Irratia, Euskadi Irratia... Sagardo Gorenak taldearentzat ere lan egin zuen, komunikazioa kudeatzen.
Euskalgintzan, Donostiako Parte Zaharreko Arrano elkarte euskaltzalean parte hartu zuen, eta Egunkaria Sortzen taldean ere bai. Euskal Kulturaren Batzarreen sorreran eta koordinazioan lan egin zuen.
Bere azken urteetan Gure Esku Dago dinamikan ere parte hartu zuen.
Erreferentziak
- «Josu Esnali azken agurra» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
- Berria.eus. «Josu Esnal euskaltzaleari azken agurra egingo diote gaur, Polloeko hilerrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.