Jostorratz
Jostorratza metalezko edo beste material gogorrezko ziria da, tamaina txikikoa, oro har zuzena, alde bata zorrotza duena, eta, bestea, begi batean amaituta, bertatik haria sartu ahal izateko. Historiaurretik, josteko erabili izan ohi da.
Historia
Jostorratza, duela 20 mila urte baino gehiagotik erabiltzen da. Historiaurrean, zurezkoak, harrizkoak edo hezurrezkoak egiten ziren, eta, ondoren, askoz beranduago, burnizkoak edo beste edozein metalezkoak egiten hasi ziren. Altzairuzko jostorratzak erabiltzen lehenak, txinatarrak izan zirela uste da, eta arabiarrak arduratu zirela Europara eramaten. 1730ean, Nuremberg herri alemaniarrean, bazeuden jostorratzgile garrantzitsuak, eta, Ingalaterrako Elizabeth I.aren erregealdian jada bazegoen, Ingalaterran, jostorratzgile asko. Garai hauetan, jostorratzak ez zuen begirik, haria lotzeko kako bat baizik.
Jostorratzari begi bat emateko, oso beharrezkoak izan ziren ondoren gertatu ziren garapenak. Zehazki, jostorratzaren begia, 1825. urteko asmakuntza da, baina, 1885. urterarte, makineria ez zen konpondua izan, jostorratzean begia ondo ezartzeko. Ondoren, josteko makinentzako jostorratzak irten ziren, ohiko jostorratz baten oso antzekoak baina begia behealdean zutelarik.
Fabrikazioa
Jostorratza, burdinaren edo beste metal baten forjatuaren prozesu bidez fabrikatzen da.