Josiah Royce
Josiah Royce (Gras Valley, Kalifornia, 1855eko azaroaren 20a - Cambridge, Massachusetts, 1916ko irailaren 14a) Estatu Batuetako filosofoa izan zen.
Josiah Royce | |||
---|---|---|---|
1901 - 1901 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Grass Valley (Kalifornia), 1855eko azaroaren 20a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Cambridge, 1916ko irailaren 14a (60 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mount Auburn Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Ama | Sarah Eleanor Bayliss Royce | ||
Ezkontidea(k) | Katharine Head Royce (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Johns Hopkins Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn | ||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||
Tesi zuzendaria | George Sylvester Morris | ||
Doktorego ikaslea(k) | Norbert Wiener William Ernest Hocking (en) Clarence Irving Lewis (en) Henry M. Sheffer (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Joseph LeConte (en) Hermann Lotze (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea, historialaria eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn | ||
Influentziak | Charles Sanders Peirce | ||
Kidetza | American Psychological Association (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala | ||
Mugimendua | Hegelianismoa | ||
Kalifornia, Leipzig eta Göttingengo Unibertsitateetan Filosofiako ikasketak egin ondoren Harvard Unibertsitateko irakasle izan zen (1885-1914). Hegelen eragina agerian du Royceren filosofiak. Eragin handia izan zuen Estatu Batuetako pentsamenduan.
Obra nagusiak: The Religious Aspect of Philosophy (1885, Filosofiaren erlijiozko alderdia), The Spirit of Modern Philosophy (1892, Filosofia modernoaren izpiritua), Studies of Good and Evil (1898, Ongiari eta gaizkiari buruzko azterketak), The World and the Individual (1900-1901, bi liburuki; Mundua eta norbanakoa) eta The Philosophy of Loyalty (1908, Fideltasunaren filosofia).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.