Joshua Logan
Joshua Logan (Texarkana, Texas, 1908ko urriaren 5a - New York, 1988ko uztailaren 12a) estatubatuar antzerki eta zinema zuzendaria izan zen.
Joshua Logan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Texarkana (Texas), 1908ko urriaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1988ko uztailaren 12a (79 urte) |
Hobiratze lekua | St. Matthew's Episcopal Churchyard (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Barbara O'Neil (en) (1940ko ekainaren 18a - 1942) Nedda Harrigan (1945 - 1988ko uztailaren 12a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Culver Academies (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, antzerkigilea, gidoilaria, antzerki zuzendaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
Princetongo Unibertsitatean (New Jersey) ikasi zuen. Antzerkirako zaletasuna izan zuen gaztetatik. 1920ko hamarkadaren amaieran, Estatu Batuetako Massachusettseko University Players antzerki-taldea sortu zuen, baina geroxeago Moskun ikasteko beka bat lortu zuen, eta han Stanislavski zuzendariaren ikaslea izan zen. Londresen bigarren mailako antzezle gisa hainbat lan egin ondoren, Estatu Batuetara itzuli zen eta zuzendari eta aktore-lanetan ibili zen Hollywooden. Lehen arrakasta 1945ean izan zuen Annie get your gun izeneko musika ikuskizunarekin. 1951n Pulitzer saria jaso zuen South Pacific musikalarekin. Broadwayko musika ikuskizunen zuzendari garrantzitsuenetako bat izan da. Zinemarako zuzendu zituen filmik garrantzitsuenak hauexek dira: Picnic (1955), Bus Stop (1956), Sayonara (1957), South Pacific (1958), Fanny (1961), Camelot (1967) eta Paint Your Wagon (1969). 1978an oroitzapen-liburu bat idatzi zuen: Movie Stars, Real People and me (Zinemako izarrak, benetako jendea eta ni).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |