Joshua Cheptegei
Joshua Kiprui Cheptegei (Uganda; 1996ko irailaren 12a) Ugandako atleta da, munduko txapelduna 2019an 10.000 metroko lasterketan. 5000 metroko, 5 kilometroko eta 10.000 metroko lasterketetako munduko errekorrak ditu.
Joshua Cheptegei | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Kapchorwa District (en) , 1996ko irailaren 12a (27 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Uganda | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 52 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 167 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol ibilbidea
Londres 2017ko Munduko Kopan zilarrezko domina irabazi zuen 10.000 metrotan, urrea irabazi zuen Mo Farah britainiarraren ondoren eta brontzea eskuratu zuen Paul Tanui keniarraren aurretik.
Valentzia 2019ko Trinidad Alfonso maratoian, errepideko 10 km-ko munduko errekorra hautsi zuen 26:38ko denborarekin, Leonard Komon-en ordura arteko errekorra gaindituz.
Cros-countryko munduko txapeldun izendatu zuten 2019an Aarhus hirian (Danimarka), Jacob Kiplimo herrikidearen aurretik.
10 km-ko errekorra galdu eta gutxira, 2020ko otsailaren 16an errepideko 5 km-ko munduko errekorra hautsi zuen, Monakon egindako lasterketan. Urte bereko abuztuaren 14an, Monakon ere eta Diamond Leagueko lasterketa batean, 5000 metroko munduko errekorra hautsi zuen 12:35,36 denborarekin. Bi hilabete geroago, 2020ko urriaren 7an, 10.000 metroko munduko marka haustea lortu zuen 26:11.00 denbora berriarekin NN Valencia World Record Day lasterketan, horrela Kenenisa Bekele etiopiarraren aurreko errekorra hobetuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen: urrezkoa 5.000 metroko lasterketan eta zilarrezkoa 10.000 metrokoan.
Euskal Herrian
2017. urtean Juan Muguerza Nazioarteko Krosa irabazi zuen Elgoibarren.