Josetxo Zaldua
Josetxo Zaldua Lasa (Elizondo, Nafarroa 1951ko abuztuaren 16a[1], - Mexiko 2021ko irailaren 28a), kazetari eta argazkilari nafar eta mexikarra izan zen, 1980tik Mexikon bizi izan zena, eta ardura karguak izan zituena Mexiko Hiriko La Jornada egunkarian[2].
Josetxo Zaldua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elizondo, 1951 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2021eko irailaren 28a (69/70 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta argazkilaria |
Enplegatzailea(k) | unomásuno (en) (1980 - 1984) La Jornada (en) (1984 - 2021) |
Ibilbide profesionala
Egin egunkarian egin zuen 1970eko hamarkadako azken urteetan, baina 1978an, ETAko kidea izateaz akusatuta, Ipar Euskal Herrira aldatu zen. 1980an Mexikora joan zen bizitzera, eta kazetaritza lanean jardun zuen han, lehenbizi Unomásuno egunkarian, eta 1984tik aurrera, proiektu berri batean: La Jornada egunkariko talde fundatzailekoa izan zen, eta hartan egin zuen lan harrezkero[2][3].
Josetxo Zalduak 70 urte berriki eginak zituen. Bere emaztea Sandra García eta alaba Amaia Zaldua García Mexikon zituen eta Euskal Herrian bere seme nagusia Íñigo, bere bilobak eta bere anai-arrebak Itziar, Jesús Mari eta Jon[1].
Erreferentziak
- https://www.msn.com/es-mx/noticias/mexico/falleci%C3%B3-josetxo-zaldua-lasa-coordinador-general-de-la-jornada/ar-AAOXj8U
- Berria. «Josetxo Zaldua kazetaria zendu da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
- (Gaztelaniaz) Demos, Editorial; Petrich, Blanche. «La Jornada - Fallece Josetxo Zaldua, Coordinador General de Edición de La Jornada» www.jornada.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).