Josetxo Etxebeste

Josetxo Etxebeste Otegi[1] —idatzi batzuetan Errenteriako basagizona izenaz deitua— (Errenteria, Gipuzkoa, 1935 2001eko martxoaren 27a[2]) Errenteriako Idoiaga baserrian ukuiluan —animalien artean— hazitako gizabanako gaigabea izan zen. Ez zekien hizketan. 1949. urtean, errenteriar batek, hain egoera txarrean ikusita, errukiturik udaletxean salatu zuen. Guardia zibilek Josetxo hartu eta miserikordia etxera eraman zuten, mojekin.

Josetxo Etxebeste
Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1935
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2001eko martxoaren 27a (65/66 urte)
Jarduerak

Adin kritikoa gainditurik zuen, eta ez zuen hitz egiten ikasi. Eskuekin jaten zuen; mahai tresnekin jaten irakasten saiatu zitzaizkion arren, ez zuen inoiz ikasi. Komunera eraman behar zuten, bestela gainean egiten zituen pixa eta kaka. Ezer ikasiko bazuen, gauzak behin eta berriz errepikatu behar zitzaizkion. Aurkitu zutenean, lau hankatan ibiltzen zen, biluzik, arropak txikitu egiten zituen, eta garai hartako mediku diagnostikoa garbia zen: «hombre lobo irrecuperable».

Jokamolde haren ondorioz, eskuak atzapar bihurtu zitzaizkion. Azkenean, oinez ibiltzen ikasi zuen, eta arropa erabiltzera ere ohitu zen. Gizaki guztiok bezala, bazituen sentimenduak. Bereizten zuen nork maite zuen eta nork ez, hunkitu egiten zen, eta zaratarekin ikaratu egiten zen: trumoiak entzutean, txoko batera ihes egiten zuen, babes bila.[3]

Gizakia zen itxuraz eta gorputzez, baina Josetxoren mundua instintuena zen, animalia irrazional gisa jokatzen zuen. Bi urteko ume baten adimena zuen, eta animalien instintu primario guztiak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Joxetxo Etxebeste, Euskal Herriko azken haur basatiaren..., Oarso, 2002.
  2. (Gaztelaniaz) Efemérides renterianas
  3. Pako Aristi: «Euskal Herriko azken haur basatia». Donostia: Zabalik gehigarria, Diario Vasco, 1987ko ekainaren 10.

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.