Josette Dacosta
Josette Dacosta Bray (Bordele, Okzitania, 1944) euskal herritar margolaria da. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan hasi zuen bere prestakuntza, eta Ingalaterran amaitu. Bere lanetan, Euskal Herriaren ikuspegi guztiz tradizionala eskaintzen du. Nafarroa Behereko herri eta parajeak agertzen ditu gehienbat, eta obra horietan, errealitatetik abstrakziorako bidea, perspektibaren, kolorearen eta argiaren interpretazio berezia eta pertsonala egiten du. Euskal Herrian ez ezik, Parisen eta Ingalaterran ere erakusketa ugari egin du, eta bere obrak Frantzia, Espainia, Ingalaterra eta Estatu Batuetako bilduma pribatu ugaritan aurki daitezke. 2001. urtean Donibane Garazin kokatzekoa zen bere estudioa eta erakustokia.
Josette Dacosta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bordele, 1944 (79/80 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Donibane Garazi |
josettedacosta.net |
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- (Frantsesez) Josette Dacosta Art Aretoan
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.