Joseph von Fraunhofer
Joseph von Fraunhofer (Straubing, Alemania, 1787ko martxoaren 6a - Munich, Alemania, 1826ko ekainaren 7a) alemaniar fisikaria izan zen.
Joseph von Fraunhofer | |||
---|---|---|---|
1824 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Straubing, 1787ko martxoaren 6a | ||
Herrialdea | Bavariako Erresuma Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||
Heriotza | Munich, 1826ko ekainaren 7a (39 urte) | ||
Hobiratze lekua | Alter Südfriedhof (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, astronomoa eta kimikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Municheko Unibertsitatea Q18563009 | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia | ||
Biografia
Eguzkiaren espektroan marra ilunak aurkitu zituen (Frauenhoferren marrak), eta 576 zehaztu zituen. Fraunhoferren marrak eguzkiaren fotosferaren espektroan dauden xurgapen-marrak dira. Fraunhoferrek aztertu zituen 1814. urtean. Lerro horiek elementu kimikoen igorpen espektroetan azaltzen diren marrekin bat egiten dute kokaeran. Lerrook aztertuz, Eguzkiaren atmosferaren osaerari buruzko informazioa lor daiteke. Argiaren difrakzioa aurkitu zuen ondoren, eta izarren espektro-sailkapena finkatzeko erabili zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph von Fraunhofer |
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.