Joseph Smith
Joseph Smith, Jr. (Sharon, Vermont, AEB, 1805eko abenduaren 23a - Carthage, Illinois, AEB, 1884ko ekainaren 27a) buruzagi erlijioso estatubatuarra izan zen. 1830. urtean New Yorkeko Palmyra hirian Azken Egunetako Santuen Mugimendua sortzeagatik da ezaguna.
Joseph Smith | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sharon (Vermont), 1805eko abenduaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Carthage (Illinois), 1844ko ekainaren 27a (38 urte) |
Hobiratze lekua | Smith Family Cemetery |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Aita | Joseph Smith, Sr. |
Ama | Lucy Mack Smith |
Ezkontidea(k) | Emma Smith (en) Lucinda Morgan Harrisová (en) Helen Mar Kimball (en) Zina D. H. Young (en) Eliza R. Snow Sarah Ann Whitney (en) (1842ko uztailaren 27a - Emily Dow Partridge (en) (1843ko martxoaren 4a - ezezaguna) Eliza Maria Partridge Lyman (en) (1843ko martxoaren 8a - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Emery Collegiate Institute (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | profeta, politikaria, teologoa eta necromancer (en) |
Influentziak | Napoleon Bonaparte, Sidney Rigdon (en) eta Oliver Cowdery (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Nauvoo Legion (en) |
Gradua | teniente jeneral |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Azken Egunetako Santuen Jesukristoren Eliza |
Alderdi politikoa | hautagai independente Council of Fifty (en) |
josephsmith.net eta josephsmithpapers.org | |
Biografia
Azken Eguneko Santuen Jesu Kristoren Eliza (mormoiak) erlijio-taldea sortu zuen. Smithen idatziak, Bibliarekin batera, izan ziren mormoien teologia-oinarriak.
1823an esan zuen Jainkoak ezkutuko adierazpenak egin zizkiola, eta urrezko taula batzuetan idatzita zeudela. Azalpen horiek Mormoien Liburuan idatzi zituen, eta hori izan da mormoien dotrina. Istiluak izan zituen bizi izan zen auzoetan, eta atxilotu ere egin zuten. 1844an bera eta anaia hil zituen jende-multzo batek Carthagen.
Joseph eta Hyrum, bere anaia, Illinoisko kartzela batean sartu zituzten traizio karguak egotzita.[1] Joseph eta Hyrum 1844ko ekainaren 27an hil ziren, bere kartzelako gelan gizon armatu batzuek tirokatu ostean.[2] Gizonak epaituak izan ziren, baina aske utzi zituzten.[3]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Bushman, Richard Lyman. (2005). Joseph Smith: Rough Stone Rolling. New York: Knopf ISBN 1400042704..
- Bushman (2005, 550 or.)
- Bushman (2005, 552 or.).
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Smith |
- Josep Smith - Paperen bilduma (Ingelesez)