Joseph Schumpeter

Joseph Alois Schumpeter (Triesch, Moravia, Austria-Hungariako Inperioa, 1883ko otsailaren 8aSalisbury, Connecticut, AEB, 1950eko urtarrilaren 8a) austriar ekonomialaria izan zen.

Joseph Schumpeter

finance minister of Austria (en) Itzuli

1919ko martxoaren 15a - 1919ko urriaren 17a
Otto Steinwender (en) Itzuli - Richard Reisch (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph Alois Schumpeter
JaiotzaTřešť, 1883ko otsailaren 8a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Austria
 Ameriketako Estatu Batuak  (1939 -
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaSalisbury (Connecticut), 1950eko urtarrilaren 8a (66 urte)
Hobiratze lekuaSalisbury Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Ezkontidea(k)Elizabeth Boody (en) Itzuli  (1937 -  1950)
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Theresianum (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaEugen von Böhm-Bawerk (en) Itzuli
Friedrich von Wieser
Doktorego ikaslea(k)Ferdinand A. Hermens (en) Itzuli
Paul Samuelson
James Tobin
Paul Sweezy (en) Itzuli
Anne P. Carter (en) Itzuli
Arthur Smithies (en) Itzuli
Wolfgang Stolper (en) Itzuli
Paul McCracken (en) Itzuli
Shou-Shan Pu (en) Itzuli
Daniel C. Vandermeulen (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Irakaslea(k)Eugen von Böhm-Bawerk (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, katedraduna, book collector (en) Itzuli, antropologoa, legelaria eta politologoa
Enplegatzailea(k)Bonngo Unibertsitatea
Grazko Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Txernivtsiko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Econometric Society (en) Itzuli

iTunes: 483165247 Find a Grave: 146753986 Edit the value on Wikidata

Ezaguna izan zen kapitalismoaren bilakaerari buruz egin zuen azterketagatik, zeinetan enpresak eta enpresaburuek duten eragina eta berrikuntzaren indarra baieztatu baitzuen. Ekonomialari liberaltzat jo izan bada ere, haren pentsamendu heterodoxoa nabaria da. Bere lanik ezagunena History of Economic Analysis da [1].

Biografia

Schumpeterren jaiotetxea, Trieschen.

Vienako unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Czernowitz, Graz, Bonn, Harvard, Cambridge eta Massachusettseko unibertsitateetako irakasle izan zen.

1919-1925 bitartean, Austriako Finantza ministro izan zen.

1932. urtetik hil arte Estatu Batuetan bizi izan zen.

Ekonomiaren estatikaren eta dinamikaren arteko bereizketa ezarri zuen, hots, ekonomia geldoa eta bilakatuz doana bereizi zituen; hala, berrikuntza eta enpresari berritzailearen kontzeptuak sortu zituen, kapitalismoaren interpretazio berri bat emateko erabili izan direnak. Ekonomiaren garapena jarri zuen ekonomia politikaren eta azterketaren oinarri eta ardatz. Kapitalismoaren garapena ez dela homogeneoa eta uniformea adierazi zuen, eta ekonomiaren prozesua zikloka garatuz joaten dela, berrikuntzak direla eta, aurreko oreka galdu egiten delako. Bestalde, Schumpeterren ustez kapitalismoa ez da desagertuko eraginkorra ez delako, bere arrakasta ekonomikoen ondorioz sortuko diren arazoengatik baizik (berrikuntzak sartzeko kemenaren galeragatik eta estatuaren kontrol gero eta handiagoagatik).

Obra nagusiak: Theorie der wirtschaftlichen Entwicklung (1912, Ekonomia egokieraren teoria), Capitalism, Socialism and Democracy (1942, Kapitalismoa, sozialismoa eta demokrazia) eta History of Economic Analysis (1954, Ekonomia azterketaren historia).

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) History of Economic Analysis, books.google.com webgunean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.