Joseph Parrocel

Joseph Parrocel (Brignoles, Frantzia, 1646ko urriaren 3a - Paris, Frantzia, 1704ko martxoaren 1a) barroko estiloko margolaria eta marrazkigilea izan zen.

Joseph Parrocel

Bizitza
JaiotzaBrignoles, 1646ko urriaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1704ko martxoaren 1a (57 urte)
Familia
AitaBarthélemy Parrocel
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaParrocel family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jacques Courtois
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista bisuala, marrazkilaria, copper engraver (en) Itzuli eta ilustratzailea
Lantokia(k)Marseilla
Paris
Erroma
Venezia eta Paris
KidetzaAcadémie royale de peinture et de sculpture (en) Itzuli

Bizitza

Pintore-familia bateko semea, sei belaunalditan zehar hamalau margolari baino gehiago izandako familia batean jaio zen.

Georges Parrocel (1540-1614) aitonaren lanak ez badira gugana iritsi ere, bera eta Barthélemy Parrocel (15951660) aita, eskualdeko margolari esanguratsuak izan ziren. Barthelemyren margolan bat Brinhòlako Saint-Sauveur elizan dago gordeta. Bestalde, Jean Barthélemy Parrocel (16311653) -honen lanik ere ez dugu- eta Louis Parrocel (1634-1694) anaiak ere margolari izan ziren. Beraz, garbi zegoen Parrocel margolari izateko aukera handia zegoela.

1660an aita hil zitzaionean, Josephek ez zituen 13 urte besterik eta Louis anaia zaharrenak hezi zuen eta margoketa lanetan erakutsi zion, Languedoc-en hasita baitzegoen bera, jada. Hiru urte geroago, anaiaren etxetik Marseillara ihes egin zuen. Margolari gisa zuen gaitasuna agerikoa zen eta Antonio Paduakoaren bizitzari buruzko eszenak margotzeko mandatua egin zioten. Eszena hauek Proventzako bere bigarren egonaldian egingo zituen, agian.

Italiara bidaiatu zuen eta, bertan 8 urte igaro zituelarik. Jaques Courtoisen ikasle izan zen Erroman, eta haren eta Salvatore Rosaren eragina nabari da Parrocelen obretan. Parrocelek Rosaren ondoan egin zuen lan, bere tailerrean, eta haren estiloak ukitu nabarmena eman zion; urteak geroago, haren eragina garbi ikusiko da frantsesaren lanean.

Italiatik bidaia jarraitu eta Veneziara heldu zen, bertan finkatzeko asmoz, baina Rialto zubian 8 bidelagunek eraso egin zioten, Italiara alde egitea erabaki zuelarik.

1675ean, Parisa itzuli zen. Erlijioari, ohiturei eta ehizari buruzko margolan batzuk egin bazituen ere, guduak eta nekazarien bizimodua izan zituen gai nagusi.

1676ko otsailaren 29an, Académie royale de peinture et de sculpture delakoan hartu zuten eta, urte bereko azaroaren 29an akademiko bihurtu zen Maastrichteko setioa lanarekin.

1703an, kantzelaritza eskuratu zuen eta errege komisioak lortzeko aukerak izan zituen. Haietako bat Luis XIV.a Frantziakoaren kanpainak idealizatzea izan zen, baina Charles Le Brun, Akademiako zuzendariak, ez zuen berarekin lan egin nahi izan gerra eszenetarako eta Gobelinos fabrikako tapizen arduradun izendatu zuen. Gerra idazkaria, Louvoiseko markesa, Parrocelen gaitasunaz ohartu zen eta Versailles jauregiko jangelak Luis XIV.a Frantziakoaren garaipen eszenekin apaintzeko mandatua egin zion.[1]

1691n Louvoiseko markesa hil zenean, Mansart izan zen erregearen arkitektoburu. Parrocelek, egindako zenbait artelan ordaindu gabe zeudela-eta, epailearen agindua lortu zuen Mansarten aurka eta atxilotu egin zuten hau. Mansartek mendekua bilatu nahi izan zuen arren, Parrocelek Luis XIV.a Frantziakoa oso gustura zeukan bere lanarekin.[2]

Erakusketa bakarrean hartu zuen parte Parrocelek, 1699koan, 12 margolan aurkeztu zituelarik.

90 grabatu baino gehiago egin zituen eta, horietako asko, Parisko Louvren eta beste zenbait museo frantsesetan gordeta daude, baina Hannover-en eta Quebec-en ere badaude.

Bere bi semeak bide beretik gidatu zituen, Jean Joseph (16901774)—marrazkilaria eta ingeniaria— eta Charles (16881752), margolaria eta, bere aita bezala, grabatzailea. Haren bilobak ere, Jaques-Ignace (16671722) eta Pierre (16701739), biak margolariak, haren lantegian egon ziren.

Gaur egun, Parroceli egotzitako artelan batzuen egilea haren biloba Jacques-Ignace Parrocel (16671722) izan ote zen susmoa dago.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Parrocel Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.