Joseph Meister

Joseph Meister (Paris, 1876ko otsailaren 21a- Paris, 1940ko ekainaren 24a) amorruaren txertoa lehenengoz hartu zuen gizakia izan zen, eta infekzio horri arrakastaz aurre egin zion lehena halaber. 1885ean, umea zela, txakur amorratu batek koska egin zion, eta amorruz hiltzera kondenatuta zegoela zirudienean, Louis Pasteur zientzialariak amorruaren aurka prestatzen ari zen txerto berria harekin probatzea erabaki zuen: horrela, umeak ez zuen amorrua garatu [1].

Joseph Meister

Bizitza
JaiotzaParisko 18. barrutia, 1876ko otsailaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1940ko ekainaren 24a (64 urte)
Hobiratze lekuaBagneuxko hilerria
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakatezaina
Enplegatzailea(k)Pasteur Institutua

Pasteurren tratamendua amorruaren birus moteldu batekin egindako txertoan zetzan. Egunero txertoaren injekzio bat jarri zion Pasteurrek umeari, 10 egunean. Tratamendu horren arrakastaren oihartzuna egundokoa izan zen, eta horri esker Pasteur Institutuaren sorrera bideratu zen.

Urte batzuk geroago, heldua zela, Joseph Meister Pasteur Institutuan lanean aritu zen, zaindari gisan, hil zen arte. Bere buruaz beste egin zuen naziak Parisen sartu eta gutxira, 1940ko ekainaren 16an.

Erreferentziak

  1. René Dubos Louis Pasteur: Freelance Of Science, Little, Brown and Company, 1950

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.