Joseph Mallord William Turner

Joseph Mallord William Turner (Londres, Ingalaterra, 1775eko apirilaren 23a1851ko abenduaren 19a) Ingalaterrako margolari erromantikoa izan zen, aitzindaria paisaien lanketan. Bere margolanek kolorea eta argia jorratzeko ausardia berritzailea dute bereizgarri; Turnerrek "argiaren margolari" goitizena jaso zuen, hain zuzen ere. Hori dela eta, John Constable garaikidearekin batera, inpresionisten aurrekaritzat jotzen da gaur egun.

Joseph Mallord William Turner

Bizitza
JaiotzaMaiden Lane (en) Itzuli, Covent Garden eta Londres, 1775eko apirilaren 23a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaCheyne Walk (en) Itzuli, Chelsea eta Kensington eta Chelsea, 1851ko abenduaren 19a (76 urte)
Hobiratze lekuaSan Paulo katedrala
Heriotza modua: kolera
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Arts
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Joshua Reynolds
Thomas Malton (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, landscape painter (en) Itzuli, marrazkilaria, grabatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, artista bisuala eta ilustratzailea
Lantokia(k)Viena
Belgika
Praga
Dieppe
Lyon
Paris
Rouen
Berlin
Dresden
Heidelberg
Konstantza
Bolonia
Florentzia
Napoli
Erroma
Turin
Venezia
Amsterdam
Delft
Dordrecht
Haarlem
Leiden
Rotterdam
Haga
Utrecht
Luzerna
Rheinfelden
Zürich
Bristol
Chester
Edinburgo
Londres
Malmesbury eta Twickenham (en) Itzuli
Lan nabarmenak
InfluentziakClaude Gellée eta Thomas Girtin
KidetzaRoyal Academy of Arts
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoaItsas ikuspegia
margolaritza historikoa
paisaia margolaritza

Musicbrainz: 47cb71ff-bcf9-41b1-8532-9689f59763e1 Discogs: 2234939 Find a Grave: 6205 Edit the value on Wikidata

Biografia

1789. urtean Royal Academy Arte Ederretako akademian onartu zuten, eta, bost urte geroago, grabatzaileentzako marrazkiak egiten hasi zen. Haren lehen paisaia arrakastatsuek, olioz eta akuarelaz eginak, Richard Wilson ingelesaren eragina erakusten dute. 1802. urtean akademiako kide egin zuten. Urte haietan bidaia ugari egin zituen, eta, Parisko egonaldian, frantses eta italiar maisu barrokoak aztertzeko egokiera izan zuen. Horren ondorioa izan zen Dido Kartago eraikitzen lan ikusgarria.

XIX. mendearen hasieran, halaber, gaztelu eta jauretxe ugari pintatzeko mandatuak jaso zituen (Linlithgow, Somer Hill, Tunbridge), eta aukera horretaz baliatu zen kolore eta argiarekin jolastu eta probak egiteko (Merkataritza itsasontzi baten hondoratzea).

1838. urtean utzi egin zuen Royal Academy eskolan zuen irakasle postua, eta Europan zehar bidaiatzeari eta koadroak pintatzeari ekin zion buru-belarri.

Bere bizitzako azken urteetan kolorea eta argitasuna landu zituen nagusiki: Egunsentia Norham gazteluan, Izukaitza ontzia desegiteko bidean eta Euria, behe lainoa, abiadura. Turnerren ospea murriztuz joan zen errealismoa nagusitzen zihoan neurrian, baina John Ruskin ingeles kritikariak eta inpresionistek goraipatu egin zuten Turnerren pintura, eta XIX. mende bukaerarako oso preziatuak ziren haren lanak.

Irudi galeria

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Mallord William Turner Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.