Joseph Joachim

Joseph Joachim (Kittsee, 1831ko ekainaren 28a - Berlin, 1907ko abuztuaren 15a) hungariar musikagile eta biolin-jotzailea izan zen. Weimar dukearen Orkestrako, Hannoverko Gorteko kontzertuetako eta Berlingo Musika Eskolako zuzendaria izan zen. Bere garaiko biolin-jotzailerik onenetakoa izan zen. 1869. urtean Joachim Laukote ospetsua sortu zuen Berlinen. Ingalaterran izan zen maiz, eta izen handia hartu zuen han. Kontzertu klasikoak bikain jotzen zituen, Beethovenenak batez ere. Kontzertu hungariarra da Joachimen obren artean aipagarriena. Pedagogo eta irakasle ezaguna izan zen Europa osoan. Laurehun biolin-jotzaile inguruk ikasi zuen haren eskolan. R. Schumann, M. Bruch, J. Brahms eta A. Dvorak-ek beren biolin-kontzertuak eskaini zizkioten.

Joseph Joachim

Bizitza
JaiotzaKittsee (en) Itzuli, 1831ko ekainaren 28a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaBerlin, 1907ko abuztuaren 15a (76 urte)
Hobiratze lekuaKaiser Wilhelm Memorial Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Aktinomikosia
Familia
AitaJulius Joachim
AmaFranziska Figdor
Ezkontidea(k)Amalie Joachim (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Theatre Leipzig (en) Itzuli
University of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, concertinoa, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea, biolin-jotzailea eta biola-jotzailea
Enplegatzailea(k)Berlin University of the Arts (en) Itzuli
Leipzig Gewandhaus Orchestra (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina

Spotify: 6QuJ4aZSRMebqwDXiJ3SuA Musicbrainz: 6b1a62f4-a1a5-4e24-b40b-3c39d59062d7 Songkick: 406008 Discogs: 835045 IMSLP: Category:Joachim,_Joseph Find a Grave: 23855324 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Joachim Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.