Joseph Hanson Kwabena Nketia
Joseph Hanson Kwabena Nketia (Mampong, Ghana, 1921eko ekainaren 22a - Akkra, 2019ko martxoaren 13a) afrikar musikagilea izan zen.
Joseph Hanson Kwabena Nketia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mampong (en) , 1921eko ekainaren 22a |
Herrialdea | Ghana |
Heriotza | Akkra, 2019ko martxoaren 13a (97 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | School of Oriental and African Studies, University of London (en) Juilliard School (en) Northwestern Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Birkbeck, University of London (en) Trinity Laban Conservatoire of Music and Dance (en) Presbyterian College of Education, Akropong (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa, ethnomusicologist (en) eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | University of Ghana (en) Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Pittsburgheko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Akropongen ikasi zuen, Robert Danso musikari eta organistarekin. Ghanako akan tribuaren hizkuntzako (twi) ehunka kanta transkribatu eta argitaratu ditu. Hizkuntza horretako eskolak eta musikako eskolak eman ditu Akropongo Eskolan.
Londresen beka bat lortu zuen, eta, hizkuntzalaritza modernoa ikasteaz gainera, pianoa, harmonia eta kontrapuntua ere ikasi zituen han. Jaioterrira itzuli ondoren, Hizkuntza Departamentuan hasi zen lanean. 1942an, musika-lanak idazten hasi zen, eta abesbatzetarako hainbat kanta egin zituen. Ghanako Unibertsitateko Soziologia Departamentuak Afrikako Ikerlanen Adiskide izendatu zuen 1952an. Harrezkero, hainbat lekutan ibili da: Nigerian, Ekialdeko Afrikan, Estatu Batuetan eta Jamaikan, besteak beste.
Ikerketa ugari egin ditu, musika eta hizkuntza uztartuz. Pittsburgheko Unibertsitatean, musika-irakaslea izan da. Egindako ikerketen emaitza gisa, hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu: Akan jendearen heriotza-kantak (1955), Musika afrikarra Ghanan (1962), Mendebaldeko Afrikako musikaren historia eta antolaketa (1962), Danborrak Ghanako akan komunitateetan (1963), Ghanako folk-kantak (1963), Afrikako jainkoak eta musika (1970) eta Akan jendearen historia eta kultura (1982).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.