Joseph Furphy
Joseph Furphy, irlanderaz Seosamh Ó Foirbhilhe (Yering, Victoria, 1843ko irailaren 26a - Claremont, Mendebaldeko Australia, 1912ko irailaren 13a) australiar idazlea izan zen. Australiako eleberriaren aitatzat jotzen da.
Joseph Furphy | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Australia, 1843ko irailaren 26a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Claremont (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Karrakatta Cemetery (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta idazlea |
Izengoitia(k) | Tom Collins |
josephfurphy.com.au |
Bertso eta istorio laburrak idazten hasi zen. Bere lanik ezagunena Such is Life izeneko eleberria da. Australiako landa-bizitza kontatzen du, eta idi-gurdien gidariak eta Hegoaldeko Gales Berriko eta Victoriako bidaiari ibiltariak biltzen ditu. 1903an argitaratu zen, baina handik hogeita hamar edo berrogei urtera arte ez zuen arrakasta lortu, eta gaur egun australiar literaturako lan klasikotzat jotzen da.
Lanak
- Such is Life, 1903
- The Poems of Joseph Furphy, 1916
- Rigby's Romance, 1921
- The Buln Buln and the Brolga, 1946
![]() ![]() |
Artikulu hau Victoriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.