Joseph Bertrand
Joseph Louis François Bertrand (Paris-1822ko martxoak 11-1900eko apirilak 5) zenbakien teoria, geometria diferentziala, probabilitate kalkulua eta termodinamikaren esparruetan lan egin zuen frantziar matematikari eta ekonomialari bat izan zen.
Irakaslea izan zen École Polytechnique eta Collège de Francen, non meatze ingeniari bezala graduatu zen. Frantziako Zientzien Akademiako kide ere izan zen, non 18 urtez (1856-1874) idazkari iraunkor kargua bete zuen. Berak, 1845ean, n>3 bakoitzarentzako n eta 2n-2ren artean behintzat zenbaki lehen bat bazegoela proposatu zuen. Pafnuti Chebyshovek aieru hau demostratu zuen, gaur egun Bertranden postulatua bezala ezagutzen dena, 1850ean. Probabilitatearen esparruan Bertranden paradoxa bezala ezagutzen den paradoxa bategatik ere ezaguna da.
Ekonomiaren esparruan ere egin zituen ekarpenak. 1883an Léon Walrasen Théorie mathématique de la richesse sociale liburuari eginiko kritika bat argitaratu zuen, non tâtonement prozesua gezurtatzen zuen, benetan desoreka egoeretan elkar trukaketak gertatzen direla argudiatuz, arrazoi honegatik prezioetan ziurgabetasuna kontutan har daitekeelarik. Erabilgarritasuna maximizatzearen printzipioa ere gezurtatu zuen, merkatariak, izatez, diru mozkinetan interesatuak daudela argudiatuz, eta ez erabilgarritasunean.
1838an Antoine Augustin Cournoten monopolioen teoria ere berrikusi zuen, eta erabilitako prozedura aljebraikoa okertzat jo zuen. Duopolistak prezioetan lehiatzen direla uste izan zuen, eta ez kopuruan, eta lehiakidetza asketik gertuko amaierako oreka prezio bat ebatzi zuen.
Lanak
- Traité élémentaire d’algèbre, 1851
- Traité de calcul différentiel et de calcul intégral, 1864-70,
- Rapport sur les progrès les plus récents de l’analyse mathématique, 1867
- Théorie des Richesses: revue de Théories mathématiques de la richesse sociale par Léon Walras et Recherches sur les principes mathématiques de la théorie des richesses par Augustin Cournot, 1883, en Journal des Savants
- Thermodynamique, 1887.
- Leçons sur la théorie mathématique de l’électricité, 1890
- Eloges Academiques, 1902
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Bertrand |