Joseph Arthur Ankrah
Joseph Arthur Ankrah (Akkra, Urre Kosta, 1915eko abuztuaren 18a - Akkra, 1992ko azaroaren 25a) ghanatar militar eta politikaria izan zen, Ghanako estatuburua 1966–1969 bitartean.[1]
Joseph Arthur Ankrah | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1966ko otsailaren 24a - 1969ko apirilaren 2a ← Kwame Nkrumah - Akwasi Afrifa →
1966ko otsailaren 24a - 1966ko azaroaren 5a ← Kwame Nkrumah - Haile Selassie →
1966 - 1968
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Akkra, 1915eko abuztuaren 18a | ||||||||
Herrialdea | Ghana | ||||||||
Heriotza | Akkra, 1992ko azaroaren 25a (77 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Accra Academy (en) | ||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | diplomazialaria, militarra eta politikaria | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Gradua | maior jeneral soldadu | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Metodismoa |
Bizitza
Joseph Arthur Ankrah Akkran jaio zen 1915eko abuztuaren 18an. 1937an, goi hezkuntza amaitu ostean, zerbitzu zibilean sartu zen, eta armadan geroago. Bigarren Mundu Gerraren hasieran mobilizatu bazuten ere, 1940an Akkrako bulegora igorri zuten. Gerra ondoan, ikasketa militarrak egin zituen Britainia Handian, eta 1947an lehenbiziko afrikarra izan zen Urre Kostako Armadako ofizial maila lortzen. 1956an, major gradura goititu zuten, eta teniente koronelera 1960an. Nazio Batuen bake indarren parte izan zen Kongoko krisialdian.[2]
1965ean armadatik bota zuten, estatu kolpe bat prestatzen ari zelakoan, baina Inbertsioetako Banku Nazionalaren zuzendari izendatu zuten. 1966ko otsailaren 24an, Kwame Nkrumah presidentea eraitsia izan zen estatu kolpe baten bitartez, eta Ankrah Askapen Nazionalerako Kontseiluko buru izendatu zuten. 1967ko urtarrilean, bitartekari aritu zen Biafrako bake negoziazioetan. Askapen Nazionalerako Kontseiluaren barneko desadostasunak zirela eta, dimisioa eman zuen 1969ko apirilean; Akwasi Afrifak ordeztu zuen Ghanako lehendakaritzan. Geroago, Accra Hearts of Oak S. C. futbol taldeko zuzendaria izan zen.[2]
Erreferentziak
- Ghana: Heads of State: 1960-2020. archontology.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
- Etsiah, Akylnba Kofi. Former Leaders: Lt-Gen Joeseph Arthur Ankrah. The Castle, 2007ko irailak 28, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).