Joseph Alexander Gray
Joseph Alexander Gray (Melbourne, 1884ko otsailaren 7a - †Londres, 1966ko martxoaren 5a) australiar fisikaria izan zen. Erradiazioa neurtzeko nazioarteko banakoaren (gray) asmatzailea. Melbourneko Unibertsitatean gradua atera ondoren (1907), Rutherford laborategian lan egin zuen, Manchesterren, elektroi eta X izpien eta atomoen arteko interakzioa aztertuz. 1924-1954 bitartean irakasle izan zen Queen's Unibertsitatean. Elektroien espektro energiaren zabalera eta X izpien barreiadura aztertzen egin zituen lanak garrantzi handikoak izan ziren atomoaren teoria berriaren bilakaeran. 1956an Kanadako Fisikari Elkartearen urrezko domina jaso zuen.
Joseph Alexander Gray | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Melbourne, 1884ko otsailaren 7a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Londres, 1966ko martxoaren 5a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Melbourneko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Rutherford Appleton Laboratory (en) Queen's unibertsitatea |
Kidetza | Royal Society |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/8/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.