Josep Subirà
Josep Subirà i Puig (Bartzelona, 1925eko abuztuaren 28a - Nogent-sur-Marne, 2015eko abenduaren 11)[1] eskultore ospetsua izan zen. Frantzian bizi zen.
Josep Subirà | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona eta Badalona, 1925eko abuztuaren 28a |
Herrialdea | Espainia Frantzia |
Heriotza | Créteil, 2015eko abenduaren 7a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Biografia
Josep Subirà Bartzelonan 1925eko abuztuaren 28an jaio zen. Hiri bereko Arte Ederren Eskolan ikasi ondoren Monjon i Colleten tailerrean ikasi zuen, Apel·les Fenosan. 1951an , 26 urte zituelarik, lehen erakusketa egin zuen, Bartzelonan alegia. 1955tik Paris inguruko herri batean bizi eta lan egin zuen. 1967an bere lehenengo erakusketa Parisen egin zuen; geroztik haren presentzia Pariseko arte galerietan ohikoa izan zen, bereziki Ariel galerian. 1971an Eskultura Gaztearen Saloiaren zuzendaritzan hartu zuen parte. 1985an Elf Aquitaine fundazioak saritu zuen. 1986an Collioureko eskultura saria jaso zuen. Subiràren eskulturak Frantziako toki askotan ikus daitezke gaur egun: Bordeleko Unibertsitatean, Reimsen, Guyancourten, Parisen, Andorran...
Estiloa
1962tik egileak kupela zaharrak eta egurrak torlojuez lotuta erabili zituen egitura erraldoiak egiteko oinarrizko materialak moduan.
Erreferentziak
- www.lavanguardia.com/vida/20151211/30738103962/fallece-en-francia-a-los-90-anos-el-escultor-barcelones-josep-subira-puig.html
Kanpo loturak
- (Frantsesez): José Subirà-Puig Arte Garaikidearen Entziklopedian
- (Frantsesez): José Subirà-Puig eskultorearen webgune ofiziala.