Josep Maria Subirachs

Josep Maria Subirachs i Sitjar (Bartzelona, 1927ko martxoaren 11 - ibidem, 2014ko apirilaren 7a) Kataluniako eskultore eta margolaria izan zen. Irudi-, fundizio- eta mekanika-lantegietan hasi zen ofizioa ikasten. 1942 eta 1947 bitartean Enric Monjo eskultorearekin ikasi zuen, eta gero Enric Casanovasen lantegian hasi zen lanean; Casanovas azken mediterraneismoaren berritzaileen taldeko kidea zen, eta Subirachsek haren ikasletzat eduki du beti bere burua. 1951n Kataluniako berrikuntzaren eskultoreen taldeko kide gisa agertu zen, Giacometti eta Ángel Ferranten eraginpean egin zituen lan batzuei esker, Leongo Virgen del Camino santutegiko fatxada eta ateko eskulturei esker, besteak beste. Hurrengo urteetan, 1956. urtea arte, Parisen, Belgikan eta Alemanian izan zen, ikasketak sakontzen. Urte horietan, figurazioa alde batera utzita, arte abstraktuan murgildu zen, eta terrakota, burdina eta hormigoia bezalako materialak lantzen hasi zen. Garai hartakoak ditu, adibidez, Forma 212 (1957) edo Tekel (1958). 1957. urtetik aurrera forma geometrikoagoak erabili ditu, "ziriak" eta "tenkadurak" sailetan, besteak beste. Material mota desberdinak erabiltzen dituenez, bere obretako asko eskultura collagetzat har daitezke, eta klasikoen aipuez, giza aztarnez edo irudi geometrikoez hornituak izaten dira. Giza gorputzaren oso ideia berezia du, gainera. Monumentu publiko asko egin ditu, horietako asko Bartzelonan. Askotan, gainera, bere abertzaletasunaren erakusgarri dira: Montserrateko Kaperarako erliebeak; Francesc Maciàren eskultura Vilanova i la Geltrún; Gaudíren Familia Santuaren Nekaldiaren fatxadarako eskultura eztabaidagarriak. Bere obra museo ospetsuenetan aurki daiteke, Bilboko Arte Ederretako Museoan, besteak beste.

Josep Maria Subirachs

Bizitza
JaiotzaBartzelona eta Barcelona (Venezuela), 1927ko martxoaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona, 2014ko apirilaren 7a (87 urte)
Heriotza modua: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEscola de la Llotja (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Irakaslea(k)Enric Monjo (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, arte-kritikaria eta eszenografoa
Lantokia(k)Bartzelona
Belgika eta Bartzelona
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaReial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi (en) Itzuli
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
subirachs.cat eta subirachs.org
Monumentua Macià Lehendakariari, Plaça Catalunya, Bartzelona.

2005ean topaturiko 134124 Subirachs asteroideak bere izena dakar.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Maria Subirachs
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.