Josep Maria Bartomeu

Josep Maria Bartomeu Floreta (Bartzelona, Katalunia, 1963ko otsailaren 6a) enpresaburu eta kirol arloko buru bat da. 2014tik gaur egun arte FC Bartzelona taldearen presidentea da.

Josep Maria Bartomeu

(2015)

40. Bartzelona Futbol Klubeko presidente

2014ko urtarrilaren 23a - 2020ko urriaren 27a
Sandro Rosell - Joan Laporta
Hautetsia: 2015 FC Barcelona presidential election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosep Maria Bartomeu
JaiotzaBartzelona, 1963ko otsailaren 6a (61 urte)
HerrialdeaKatalunia
Hezkuntza
HeziketaEsade
Aula Escola Europea
ESADE Business School (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, merkataria, ekintzailea eta kirol-zuzendaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
RCD Espanyol /
 
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Twitter: jmbartomeu Edit the value on Wikidata

Gaztaroa

Enpresen Administrazioko titulua eskuratu zuen arren, Bartomeu saskibaloian aritzen zen. RCD Espanyol eta FC Bartzelona saskibaloi taldeetan jokatu zuen, baina ez zen inoiz profesionala izatea lortu.

Familiaren enpresan hasi zen lan egiten oso gazte.

FC Bartzelona

Zuzendaritza, Joan Laportarekin (2003-2005)

Sandro Rosellen laguna zen, eta biek parte hartu zuten Joan Laportaren presidentetzan 2003tik aurrera. Saskibaloiaren, hockeyaren eta eskubaloiaren arduraduna izatea lortu zuen eta urte horretan saskibaloi taldeak ACB liga eta Superkopa irabazi zituen.

Hala ere, 2004tik aurrera Laportarekin lehen desadostasunak izan zituen. Izan ere, presidenteak egindako aldaketak eta administratzeko era ez zituen gustuko Bartomeuk (saskibaloi taldearen entrenatzaile berriaren izendapena, esaterako). Azkenean, 2005ean kargua utzi zuen zuzendaritzako beste kide batzuekin batera.

Ordezko presidentea, Sandro Rosellekin (2010-2014)

2010tik 2014ra Bartomeu Rosell presidentearen ordezkaria izan zen, azken horrek hauteskundeak irabazi baitzituen.

Lehendakaritza (2014-2015)

2014ko urtarrilaren 23an Rosellek bere kargutik dimisioa eman zuen, Neymar futbolariari egindako ordainketetan arau hausteak izan zirelako. Berehala Bartomeu presidente bihurtu zen (klubaren 40. presidentea baita); eta egun, nahiz eta Neymar kasuaren inguruan deklaratu behar izan duen, ez du bere lanpostua utzi.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.