Joseina Etxeberria
Joseina Etxeberria Aierdi (Ataun, Gipuzkoa, 1968) irrati esataria da. Aitzindaria izan zen euskarazko musika-saioak egiten. Gaztea irratian lan egin zuen kate horren sorreratik (1990. urtea) 2017 arte. 2017ko irailaz geroztik Euskadi Irratiko Kantu Kontari saioa aurkezten du, astelehenetik ostiralera, 15:00tik 16:00ra.
Joseina Etxeberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ataun, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | disc jockeya, irrati-esataria eta telebista aurkezlea |
Enplegatzailea(k) | Gaztea ETB 1 |
- Artikulu hau Ataungo irrati esatariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberria».
EITB barruan beste proiektu batzuetan ere partu hartu du. ETB 2ko El Conquis saioan musika jarri zuen 13 eta 14. edizioetan. ETB 1en, E-Klipse saioa aurkezten zuen 1999tik, bideoklipak erakutsiz. ETB 1eko Kantuan saioan epaile lanetan aritu zen. Eta 2001ean hasi zen Disko Festa ekimenarekin, DJ lanak egiten.
Halaber, artikuluak idatzi izan ditu hainbat hedabiderentzat.
Kanpo estekak
- Sustrai Colina: «Joseina Etxeberria: "Hernanin diruzalea nintzen eta Barakaldon etarra"», Argia, 2009-07-19.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.