Josefina Pla
Josefina Pla (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1903ko azaroaren 9a - Asunción, Paraguai, 1999ko urtarrilaren 20a) espainiar idazle eta irakaslea izan zen. 1927an Paraguaira aldatu zen, eta Andrés Campos Cervera Julián de la Herrería, zeramikari ospetsuarekin ezkondu zen bertan. Herrialde hartako lehenengo emakume kazetari eta irrati-esataria izan zen. Abangoardiako mugimenduen aitzindaria izan zen, eta 1934an El precio de los sueños (Ametsen prezioa) bere lehen olerki-liburua argitaratu zuen; liburu horrekin estetika modernistaren iragarle izan zen. Espainiako Gerra Zibilean errepublikanoen aldean borrokatu zen. Senarra hil zelarik, Paraguaira itzuli zen, eta kazetari, idazle, irakasle, kritikari, antzerki-zuzendari edo zeramikari gisa lan egin zuen. Asunciongo Arte Eszenikoko Udal Eskolako aholkulari eta Arte Berrien Zentroaren sortzaile izan zen, Paraguaiko Historiako Akademiako kide izendatu zuten, eta beste hainbat erakundetan ere parte hartu zuen. Sarien artean aipagarriak ditu Secretariado Internacional de Juristas por la Amnistía y la Democracia de Paraguay (SIJADEP) erakundeak bere literatura- eta arte-lanari emandakoa, giza eskubideen, emakumeen eta Paraguairen eskubide sozial eta kulturalen alde egindako lanarengatik, edo Espainiako Arte Ederren Merituaren Domina (1995). Olerkigintza ez ezik, La raíz y la aurora (1960, Sustraia eta goizargia), Satélites oscuros (1966,Satelite ilunak), beste zenbait genero ere landu zituen Josefina Plak: saiakera, El barroco hispano guaraní (1975, Barroko hispainiar-guarania), Literatura paraguaya del siglo XX (XX. mendeko literatura paraguaiarra), Voces femeninas en la poesía paraguaya (Emakume-ahotsak Paraguaiko olerkigintzan); eleberria, La mano en la tierra (1963, Eskua lurrean), El espejo (1967, Ispilua); antzerkia, Una novia para José Vaí (1955, Andregaia José Vaírentzat). Antzerkian Roque Centurión Mirandarekin lan egin zuen, eta genero horretan lortu zuen, hain zuzen, bere arrakastarik handienetakoa, Aquí no ha pasado nada (1942, Hemen ez da ezer gertatu) lanarekin.
Josefina Pla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Josefina Teodora Plá Guerra Galvani |
Jaiotza | Lobos, 1903ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Paraguai Espainia |
Heriotza | Asuncion, 1999ko urtarrilaren 11 (95 urte) |
Hobiratze lekua | Recoleta Cemetery, Asuncion (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Julián de la Herrería (en) (1926ko abenduaren 17a - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eskultorea, idazlea, kazetaria, zeramikaria eta historialaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | International Academy of Ceramics (en) |
Genero artistikoa | lirika |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josefina Pla |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.