Josefa Ignacia Albisu

Josefa Ignacia Albisu Aranburu "Joxpinaxi" eta "Pelotari" izenez ezaguna (Lazkao, Gipuzkoa, 1859ko martxoaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1950eko otsailaren 4a) gipuzkoar emakumezko pilotaria izan zen.[1]

Josefa Ignacia Albisu

Bizitza
JaiotzaLazkao, 1859ko martxoaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1950eko otsailaren 4a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Izengoitia(k)Joxpinixi

Bizitza

Albisuren bizitzaren inguruko datu gutxi ezagutzen dira.

Ezkongabea zen. Gaztetan tifus gaitza izan zuen eta honen ondorioz hortzak eta ilea galdu zituen[2]. Emakume ederra zela aipatzen dute garaiko kronikek.

1931ko azarotik Donostiako Erruki etxean bizi izan zen eta bertan bizi izan zen hil arte[3].

Pilotari

Debuta

1885ko martxoaren 8an, Lazkaoko pilotalekuan bi partidu jokatu zituen bi gizonezkoren aurka[4]. 2.500 pertsonatik gora elkatu ziren partida hauek ikustera[2]. Jokoan urrezko ontza bat zegoen, eta Albisuren aitak, Jose Joaquin Albisu Arresek, behi bat ere jokatu nahi izan zuen bere alabaren alde[5].

Perkalezko soinekoa eta material bereko txaleko batekin, buruan zapi ilun bat, alpargatak eta galtzerdi zuriak jantzita jokatu zuen partida[2].

Goizean jokatu zuen lehen partida, 28 urteko gizonezko baten aurka. 11 - 30 tantoko emaitzarekin irabazi zuen[6] 20 minututan.

Arratsaldean, bigarren partida jokatu zuen, Frantziako Estatukoa zen gizonezko baten aurka. Hau ere Albisuk irabazi zuen.

Lazkaon irabazitako bi partiden ondoren "Pelotari" ezizenaren jabe egin zen[3].

Hurrengo partidak

1885eko martxoaren 9an beste partida bat jokatu zuen Frantziako Estatukoa zen gizonezko baten aurka Tolosako pilotalekuan [7]. Partida honetan irabazle izango zenaren aurka, Idiazabalgo beste emakumezko batek apustua egin zuen[2].

1885eko maiatzean 25ean, Abandoko pilotalekuan[8] jokatu zuen.

Baliteke Ordiziako pilotalekuan ere beste partida bat jokatu izana[7].

Aitzindaria

Partida haiek oihartzun handia izan zuten, eta hainbat kronika eta iritzi artikulu idatzi ziren pilota partidu hauen inguruan eta emakumezkoek gizarten izan behar zuten paperaren inguruan; eta baita zuzenean Albisu iraintzen zutenak ere[7].

Emakumezkoen pilota munduan aitzindaria izan zen.[9] Haren ondotik, beste emakumezko batzuk ere hasi ziren pilotan jendaurrean apustuak egin eta jolasten.

1896an El Pelotari aldizkariak bi emakumeen arteko pilota-partida baten berri eman zuen: Abandoko pilotalekuan, igandean, bi neskatxa abandotar ederrek pilota-partida bat jokatu zuten…”. Eta, 1897an, egunkariek emakume pilotarien ikuskizunen berri eman zuten, Valentziako Jai-Alai eta Bartzelonako Condal pilotalekuetan izandako partidez[10].

Herri oroimenean

Bertsolaritza

Ramos Azkaratek " Lazkauko Plazan" izeneko bertso sorta idatzi zuen Albisuk jokatutako partiden inguruan[11].

Pintura

R. Gorrotxategi margolariak "Joxpinixi" izeneko oleo margolana margotu zuen[3]. Bertan, Albisu Lazkaoko pilotalekuan irudikatzen da.

Omenaldiak

1938. urtean erraketistek omenaldia eskaini zioten Donostiako Groseko pilotalekuan[3].

Erreferentziak

  1. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/josefa-ignacia-albisu-aranburu-joxpinaxi-pilotaria-jaio-zen-lazkaon
  2. La Voz de Guipuzcoa 1885/03/10, 3 or..
  3. (Gaztelaniaz) saezalbi. (2016-05-17). «LAZKAO 1982ko Aldizkaria» saezalbi (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  4. Crónica de Cataluña 1885/03/13, 2 or..
  5. Crónica de Cataluña 1885/02/04, 3 or..
  6. La Época 1885/03/15, 2 or..
  7. «Biblioteca Virtual de Prensa Histórica > Calendario» prensahistorica.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  8. Lau-buru : diario de pamplona: Año IV Número 990 - 1885 mayo 21. , 2 or..
  9. «Josefa Albisu, izen eta abizena izan zuen lehenengo banakako eskularia» andra.eus 2020-09-10 (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  10. Emakumea eta euskal pilota = Mujer y pelota vasca : [Euskal Herria Museoa, 22-10-13, 20-4-14. ] Bizkaiko Foru Aldundia = Diputación Foral de Bizkaia imp. 2013 ISBN 978-84-7752-532-5. PMC 870140308. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  11. «Ramos Azkarate: Galtzaundi eta beste bertso asko» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.