Josef von Sternberg
Josef von Sternberg (Viena, 1894ko maiatzaren 29 – Los Angeles, 1969ko abenduaren 22) Ameriketako Estatu Batuetako eta Austriako zinema zuzendaria izan zen.
Josef von Sternberg | |
---|---|
(1931) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1894ko maiatzaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Austria |
Heriotza | Hollywood, 1969ko abenduaren 22a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Westwood Village Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Riza Royce (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jamaica High School (en) |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria, zinema ekoizlea, argazki-zuzendaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Familia judu pobre (von Hollywoodeko ekoizle batek gaineratu zion abizenari) batean Vienan jaio bazen ere, haurtzaroa New Yorken eman zuen, zeren aita, Austria-Hungariako soldadu ohia, horra joan zen bizitza berri baten bila. Gaztetan, zinemako makinak garbitzeko lana eskuratu zuen, eta berehala zinemagintzan murgildu zen. Zuzendutako lehen filma 1925ekoa da, The Salvation Hunters (batzuen ustez lehen amerikar film independientea). Ikusleen artean arrakasta lortu zuen gangster filmei esker, hala nola Underworld eta Thunderbolt
1930ean, Sternberg Alemaniara joan zen eta Der blaue Engel zuzendu zuen ingelesez eta alemanez. Marlene Dietrich izan zuen zuzendariak film horretan. Aktorea bat-batean nazioarteko izarra bihurtu zen film honi esker. Biek elkarrekin lan egin zuten film gehiagotan (Morocco, Dishonored, Shanghai Express, Blonde Venus, The Scarlet Empress, eta The Devil is a Woman
Filmografia hautatua
- A Woman of the Sea (1926)
- Underworld (1927)
- The Last Command (1928)
- The Docks of New York (1928)
- The Case of Lena Smith (1929)
- Thunderbolt (1929)
- Der blaue Engel (1930)
- Morocco (1930)
- Dishonored (1931)
- An American Tragedy (film) (1931)
- Shanghai Express (1932)
- Blonde Venus (1932)
- The Scarlet Empress (1932)
- The Devil is a Woman (1935)
- Crime and Punishment (1935)
- Sergeant Madden (1939)
- The Shanghai Gesture (1941)
- Macao (1952)
- Jet Pilot (1957)