Josef Nazaretekoa
Josef Nazaretekoa[1] (hebreeraz: יוֹסֵף), kristautasunaren arabera, Jesukristoren ama zen Mariaren senarra izan zen eta, beraz, Jesusen usteko aita. Lanbidez arotza izan zen eta jende xumea zela badioten ere, Mateo (1:1-17) eta Lucasen (3:23-38) genealogiek David erregearen leinuarena zela diote. Bere heriotza-data ezezaguna bada ere, tradizioak dio Jesusek hamabi urte baino gehiago zituela hil zela. Dena den, Ebanjelioaren berri ematen hasi zuenean ez da agertzen.
Josef Nazaretekoa | |
---|---|
Familia Santua | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | langilea, artisaua, zurgina eta tektōn (en) |
Familia | |
Aita | Heli (en) eta Jacob (en) |
Ezkontidea(k) | Maria |
Seme-alabak | Jesus Nazaretekoa, James the Just (en) , Simon, brother of Jesus (en) , Jude (en) , Joses (en) , Joseph Barsabbas (en) eta Jesu Kristo historikoa |
Biblian
Ebanjelioko kontakizuna hastean, Maria Josefekin ezkontzeko hitz emanda dago. Garai hartako juduen ezkontzan lehen pausoa zen hau: emaztegaiaren etxean ospatzen zen ituna izan ohi zen. Bigarren zatia ezkontza bera zen: senargaiak emaztegaia bere gurasoen etxetik atera eta bere etxera eramaten zuen. Bigarren momentu honetan hasten ziren biak elkarrekin bizitzen.
Maria Joseri hitz emanda zegoela Jainkoaren aingerua agertu zitzaion (Lukasen ebanjelioa 1: 26-38). Jainkoak bere semearen Ama izateko aukeratu zuela adierazi zion, Espiritu Santuaren egitez haurdun geldituko zela. Mariak Jainkoaren borondatea bere egin zuen.
Mateoren Ebanjelioak (1:18-24) Maria haurdun zegoela jakin zuenean izugarrizko drama jasan zuela dio. Maria uko egitekotan zegoela- isilpean, zuzena zelako, maite zuelako eta zuen Legeak zioen bezala (Deuteronomioa 22:21) harrika zezatela nahi-, Jainkoaren aingerua agertu zitzaion eta Espiritu Santuaren bitartez gelditu zela haurdun esan zion, baita bere Semeak herria salbatuko zuela ere. Hori zela eta Josef Maria onartu zuen.
Zesar Augusto enperadorearen erabakiz, Judeako herritar guztiek beraien jaioterrira joan behar izan zuten izena ematera, errolda osatzeko. Josef Judeako Betleem herrixkakoa zen eta bertara joan zen Maria emaztearekin. Bertan zeudela txabola edo ukuilu batean izan zuen haurra Mariak, ostatuan ez baitzegoen beraientzako tokirik.
Herodesek jaiotzaren berria izan zuenean Betleemgo ume guztiak hiltzeko agindu eman zuen. Josef familia eraman zuen Egiptora eta Herodes hil arte ez zen itzuli. Hala ere, Arkelaoren beldur ez zen Judean geratu baizik eta Nazareten (Mateo 2:13-23), Mariaren herrixka zela (Lucas 1:26-32).
Jose Belenen jaioa zenez, Maria ere hantxe erroldatu behar zuelako.Garai hartan, Cesar Augustok zentsu bat ezarri zuen eta pertsona bakoitza bere herrian erroldatu behar zuelako.