Josef Albers

Josef Albers (Bottrop, 1888ko martxoaren 19a - New Haven, Connecticut, 1976ko martxoaren 25a) alemaniar artista eta irakaslea izan zen. Bauhausen, Blackmountain Collegen eta Yaleko Unibertsitateko diseinu sailean irakatsi zuen. XX. mendeko arte bisualetako irakasle eraginkorrenetako bat izan zen.

Josef Albers

Bizitza
JaiotzaBottrop, 1888ko martxoaren 19a
Herrialdea Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew Haven (Connecticut), 1976ko martxoaren 25a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Anni Albers  (1925 -  1976)
Hezkuntza
HeziketaMunicheko arte ederren akademia
Bauhaus
Willem de Kooning Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Franz Stuck
Johannes Itten (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea, argazkilaria, diseinatzailea, grabatzailea, eskultorea, glass artist (en) Itzuli eta hezitzailea
Lantokia(k)Dessau
Essen
Munich
Weimar
Mexiko
New Haven (Connecticut) eta Black Mountain (Ipar Carolina)
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Black Mountain College (en) Itzuli  (1933 -  1949)
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Abstract Artists (en) Itzuli
MugimenduaOp arta
arte abstraktua
Izengoitia(k)Albers, Yozef eta Albers, Joseph
Genero artistikoaarte abstraktua

Musicbrainz: db3db810-9fb2-4f4c-8abf-773089484af3 Discogs: 1487391 Find a Grave: 16028856 Edit the value on Wikidata

Munichen eta Weimarko Bauhausen ikasi zuen artea eta gero irakasle izan zen Dessauko Bauhausen. Naziek eskola itxi ondoren, Albers Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Philip Johnsonek lana eskaini zion Black Mountain Collegen eta bertan margolaritza programa zuzendu zuen 1949ra arte. 1950etik 1958ra diseinu saila zuzendu zuen Yale Unibertsitatean.

Artista gisa argazkigintza, tipografia, muralak eta grabatuak egin zituen. Bere margolan abstraktuengatik ezagutzen da batez ere.

1963an Interaction of Color argitaratu zuen, kolorea irakasteko eta ikasteko modu esperimental gisa.

Albers kolorearen eredua Interaction of Color-en

.

Albers "Wrestling" (1977) Sydneyn
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.