Josef Škvorecký
Josef Škvorecký (Náchod, Txekoslovakia, 1924ko irailaren 27a – Toronto, Kanada, 2012ko urtarrilaren 3a) txekiar idazlea izan zen.
Josef Škvorecký | |
---|---|
(2004) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Náchod, 1924ko irailaren 27a |
Herrialdea | Txekia Kanada |
Heriotza | Toronto, 2012ko urtarrilaren 3a (87 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Zdena Salivarová (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Pragako Unibertsitate Karolina |
Hizkuntzak | ingelesa txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, hizkuntzalaria, itzultzailea, argitaratzailea, poeta, prosalaria, literatura-kritikaria eta editore-laguntzailea |
Enplegatzailea(k) | Torontoko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | J. Mnata, Errol, Josef Pepýt, Josef Vala, Vladimíra, Vlastimila, Burke, Mary Novak, J.Š. eta Josef Benda |
Biografia
1951n eskuratu zuen doktoregoa Pragan, Karlos Unibertsitatean, eta handik bi urtera editore gisa hasi zen lanean Pragako Odean argitaletxearentzat. 1963ra arte iraun zuen lan hartan, eta 1958an argitaratu zuen lehen eleberria, "Doilorrak". Obra hori 1948an idatzi zuen Škvoreckýk, baina arazoak izan zituen txekoslovakiar zentsurarekin. Gobernuak bere kontra bideraturiko esetsaldiaren ondorioz, ezaguna egin zen. 68 Publishers etxearen sortzaile eta editore izan zen, eta gobernuak begi onez ikusten ez zituen hainbat idazleren lanak eman zituen argitara argitaletxe haren bidez.
1968an, Txekoslovakiako Idazleen Batasunaren Literatura saria eskuratu zuen, baina hurrengo urtean Kanadara erbesteratu behar izan zuen sobietarrek Txekoslovakia inbaditu zutelako. Harrezkero, eskolak eman zituen Torontoko Unibertsitatean. Lehen aipatutako eleberriaz gainera, Škvoreckýrenak dira "Mirariaren jokoa" (1972) eta "Giza arimen ingeniaria" (1977).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josef Škvorecký |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.