Josef Čapek
Josef Čapek (Hronov, 1887ko martxoaren 23a – Bergen-Belsen, 1945eko apirila) txekiar margolari eta idazlea izan zen. Karel Čapek anaiak literaturan sartu zuen "robot" hitza asmatu zuen.
Josef Čapek | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hronov, 1887ko martxoaren 23a |
Herrialdea | Txekoslovakia Austria-Hungariako Inperioa |
Heriotza | Bergen-Belsen, 1945eko apirila (58 urte) |
Hobiratze lekua | ezezaguna Vyšehrad cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Antonín Čapek |
Ezkontidea(k) | Jarmila Čapková (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Academy of Arts, Architecture and Design in Prague (en) Académie Colarossi (en) |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, margolaria, argazkilaria, antzerkigilea, kazetaria, idazlea, ilustratzailea, arte-kritikaria, art theorist (en) , eszenografoa eta artista grafikoa |
Lantokia(k) | Praga |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Brothers Čapek (en) |
Mugimendua | espresionismoa kubismoa |
|
Kubista estiloko margolaria izan zen hasieran, geroago estilo minimalista propioa garatu zuen arren. Karel anaiarekin kolaboratu zuen antzezlanetan eta ipuinetan, eta Izen askoko lurraldea antzezlan utopikoa idatzi zuen. Eleberri eta saiakera kritikoak ere idatzi zituen, inkontzienteaz, umeez eta basatiez aritu zelarik. Haur literaturako marrazkilari eta ilustratzailea ere izan zen.
Nazionalsozialismoaren aurkako jarrera kritikoa izan zuen eta 1939an atxilotu zuten Alemaniak Txekoslovakia inbaditu ondoren. Bergen-Belsengoo kontzentrazio-esparruan sartu zuten, eta han idatzi zuen Poemak kontzentrazio-esparru batetik. Esparruan hil zen 1945ean. 1945eko ekainean, emaztea eta Rudolf Margolius haren bila joan ziren, baina ezin izan zuten gorpuzkirik aurkitu. 1948an, justiziak 1947ko apirilaren 30ean ezarri zuen heriotzaren data ofiziala.
Lan hautatuak
- Lelio, 1917
- Ze života hmyzu, 1921 – Karel Čapekekin
- Povídání o pejskovi a kočičce, 1929
- Stín kapradiny, 1930, eleberria
- Kulhavý poutník, saiakerak, 1936
- Izen askoko lurraldea
- Básně z koncentračního tabora (Poemak konzentratzio-esparru natetik), 1946
- Adam Stvořitel – Karel Čapekekin
- Dášeňka, čili život štěněte - Karel Čapekekin
Iruditegia
- Letadlo (Hegazkina)
- Zpívající děvčata (Neskak kantari)
- Harmonikář (Aho-sounularia)
- Krajina v dešti (Paisaia eurian)
- Kluci s kozou (Ahuntz bat duten mutilak)
- Piják
- Matka s dětmi (Ama seme-añabekin)
- Hra (Jokoa)
- Afrikako erregea
- Autoportrét (Autoerretratua)