Josebe Blanco
Josebe Blanco Alvarez (Salceda de Caselas, Galizia, 1973ko abuztua) artzaina, gaztagilea, blogaria[1], idazlea eta aktibista[2] da. Antzuolako (Gipuzkoa) Pikunieta baserrian bizi da.[3]
Josebe Blanco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salceda de Caselas, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, artzaina, idazlea eta aktibista |
Bizitza
Joseberen gurasoak gerraostean jaiotako nekazari txikiak ziren, haiengandik datorkio nekazari munduarekiko lotura. Migratu beharra izan zuten. Ama Alemaniara joan zen, baina itzuli zen. Aita, berriz, urte askoan ibili zen merkantzia ontzietan lanean, porturik portu. Pasaia tokatu zitzaionean Euskal Herrira etorri ziren. Orduan aitak itsasoko lanak utzi eta lehorreko lanei heltzea erabaki zuen eta Antzuolan kokatu ziren.
Josebe Galizian jaio zen arren, ez da han sekula bizi izan. Haurtzaroa Antzuolan eman zuen kale-etxean, baina baratzea zeukaten eta nekazari munduarekiko harremana mantendu egin zuen. Gainera Galiziara joaten zen familiarekin artoa jasotzera, patata biltzera...
Lan ibilbidea
Artzain eta gaztagile aritu aurretik, lan asko egin ditu baserri munduarekin lotuta ez daudenak; Gizarte langile eta terapeuta gisa, nagusiki, baita euskarazko irakasle ere Gasteizko Ika euskaltegian. Halako batean, eszedentzia eskatu zuen, eta, bukatzear zuela, zirt edo zart egiteko garaia heldu zen: euskaltegira itzuli edo etxean gelditu, eta irakaskuntzari agur esatea erabaki zuen.
Ogibidez aldatu eta ardiek egin omen dute artzain, halere, behiak izan ditu gustuko txikitatik. Joseberen arbasoen etxean behiak presentzia sendoa izan du, eta familiari oso lotuta egon da. Gero, ardiak gurutzatu ziren, eta eurekin kateatu zen.
Aktibista
Agroekologiaren bidean Euskal Herriko laborariak eta herritarrak biltzen dituen EHKOlektiboa elkartean aktiboki parte hartu du[4], eta Talde Eragileko kide da 2018a geroztik.
Landa eremu eta ingurune natural bizien alde, makroproiektu energetikoen aurkako mugimenduen parte da, bereziki Gipuzkoako mendietan aurreikusitako zentral eolikoen aurkakoetan[5].
Idazle
Josebe irakurzalea da eta idazle bidea ere jorratu du hainbat hedabidetan artikukuak eta zutabeak idatziz: Goienan,[6] Argian.[7]
2023an Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua argitaratu zuen. Eguneroko baten formatoan; bizipenak, hausnarketak, borrokak, ezinak eta pozak bilduta, gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz, argazkiak eta ilustrazioak tartekatuz. Artzaintzaren imajinario estandarrean sartzen ez den artzaina dago orrialdeotan: emakumea, euskalduna, ekologista eta barazkijalea.[8]Ardiekin duen harremanaz dihardu Josebek liburu honetan. Artaldeak ematen dion bakeaz eta aldi berean, arkumeak hiltegira eramaterakoan sortzen zaion ezina. Urteetan landu dituen ertz desberdinak sakondu ditu: energia berriztagarriak, makro-etxaldeak, laborategiko haragia, CO2 isurketetan nekazariek duten ardura, edota diru publikoa jaso eta etxaldeek euren ateak irekitzeko duten konpromezuaz.[9]
Argitalpenak
Bestelakoak
- Zure platerean hasten da mundua dokumentalean parte hartu zuen.[12]
- Leire Milikuaren Lur gainean, itzal azpian saiakeraren hitzaurrearen egilea da eta Arte[faktua] 205ean Leire Milikuaren gonbidatua izan zen.[13]
Erreferentziak
- «Josebe Blanco, Egilea hemen ZUZEU» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- «Bizi-baratzea - Eskuz idatzita» Bizi-baratzea (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- Sarriegi, Enekoitz Telleria. (2023-11-11). ««Gure bizitzaren gaineko boterea supermerkatuei eman diegu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
- «Lurra herriari deika» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-19). «Elosutik Zizurkilera, Gipuzkoako mendiak aske» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- «Josebe Blanco - Komunitatea - Goiena.eus» goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
- «ARGIA egileak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
- «'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain' liburua aurkeztuko dute azaroaren 24an Anizen - Baztan - 2023-11-24» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
- «Josebe Blancok euren etxeko artzain bizitzarekin liburua idatzi du egunerokoa osatuz.» EITB 2023-10-21 (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
- «'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain' liburua aurkeztuko dute azaroaren 24an Anizen - Baztan - 2023-11-24» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
- www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Josebe Blanco Alvarez. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
- lehenetsia, Gune. (2022-05-16). «Elikaduraren ekoizpenaz eta kontsumoaz gogoeta egiteko dokumentala ekoitzi dute Landarlanek eta On Produkzioek» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
- «Arte[faktua 205: Leire Milikua Larramendiren ‘Lur gainean, itzal azpian’ emakume nekazarien inguruko gogoeta • ZUZEU»] ZUZEU 2023-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: Josebe Blanco Landaberrin Euskadi Irratia, 2023.10.21
- Elkarrizketa: Guk, artzain bezala, bizi ditugun kezka, poz eta errealitateen lekukotasuna jaso dut liburuan Berria, 2023-10.15