Joseba Zulaika

Joseba Zulaika Irureta (Itziar, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 24a-) antropologoa eta euskal idazle eta ikertzailea da.

Joseba Zulaika

Bizitza
JaiotzaItziar, 1948ko martxoaren 24a (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Memorial University of Newfoundland (en) Itzuli 1977) Arte-masterra
Princetongo Unibertsitatea 1982) Doktoretza
Doktorego ikaslea(k)Imanol Murua Uria
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta antropologoa
Enplegatzailea(k)Center for Basque Studies
Nevadako Unibertsitatea Renon  (1984 -
Jasotako sariak

Inguma: joseba-zulaika-irureta Literaturaren Zubitegia: 138

Nevada Renoko Unibertsitatean lanean ibili izan da Center for Basque Studies delakoan.

Biografia

Deustuko Unibertsitatean filosofian lizentziatu zen, eta AEBetako Princetongo Unibertsitatean doktoregoa lortu zuen antropologiaz. Gaur egun, Basque Studies Programeko zuzendari da eta Antropologia eta Euskal Kulturako eskolak ematen ditu Renoko Unibertsitatean (Nevada).

Imanol Muruaren tesi-zuzendaria izan zen Txema Ramírez de la Piscinarekin, ETAren jardun armatuaren bukaeraren azterketa egin zuten hor ("The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors").[1] Bake-prozesuaz 2015an Muruak argitaratuko zuen Ekarri armak liburu arrakastatsuaren abiapuntua izango zena.

Hauek dira Zulaikak argitaratu dituen lan nagusiak: Ehiztariaren erotika (1990), La violencia vasca: metáfora y sacramento (1990), Caza, símbolo y eros (1992), Migración, etnicidad y etnonacionalismo (elkarlanean, 1996), Del cromañón al carnaval (1996), Crónica de una seducción: el Museo Guggenheim de Bilbao (1997) eta Vieja luna de Bilbao: crónicas de mi generación (2014)

Lanak

Nobela

  • Zu zara... (1982, Hordago).

Saiakera

  • Bertsolariaren jokoa eta jolasa (1985, Baroja)
  • Basque Violence: Metaphor and Sacrament (1988, University of Nevada Press)
  • Ehiztariaren erotika (1990, Erein)
  • Bertsolaritzaz bi saio (2003, Bertsolari)
  • ETAren hautsa (2006, Alberdania).

Poesia

  • Adanen poema amaigabea (1975, Haranburu).

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Murua Uria, Imanol. (2014). «The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors)» www.educacion.gob.es Teseo (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).

Ikus, gainera

  • Gipuzkoako idazleen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.