Joseba Rios
Joseba Rios Garaizar (Algorta, Getxo, 1976[1]) arkeologian doktorea eta historiaurrelaria da. Gaur egun, Bizkaiko Arkeologia Museoan lan egiten du[2]. Barrikako Aranbaltza aztarnategia induskatu du 2013 ezkero, eta mundu osoko hamaika lekutan ibili da eta jardun du Neanderthalen bizimodua ikertzen[3].
Joseba Rios | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Algorta, 1976 (47/48 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, arkeologoa eta historiaurrelaria |
Enplegatzailea(k) | Arkeologi Museoa |
Jarduera akademikoa eta profesionala
Historia Lizentziatura lortu zuen Deustuko Unibertsitatean[3]. Burgoseko Centro Nacional de Investigación sobre la Evolución Humana-n (CENIEH) lan egin du ikertzaile bezala[4].
Argitalpenak
Hainbat artikulu zientifiko argitaratu du, izen handiko nazioarte mailako aldizkari akademikoetan barne. Hauek dira bere argitalpen batzuk:
- 2022. Joseba Rios Garaizar, Eneko Iriarte eta beste: "The intrusive nature of the Châtelperronian in the Iberian Peninsula", PLoS ONE 17(3): e0265219. https://doi.org/10.1371/journal.pone.0265219
- 2022. Gómez-Olivencia, Asier; López Oraindia, Diego; Sala, Noemi; eta beste. "The human remains found in 1967 in Axlor: Still not convincingly Neandertals: A reply to González‐Urquijo et al". American Journal of Biological Anthropology. DOI: 10.1002/ajpa.24633
- 2018. Joseba Rios-Garaizar; Oriol López-Bultó; Eneko Iriarte, et alii: "A Middle Palaeolithic wooden digging stick from Aranbaltza III, Spain". 2018ko martxoak 28. Plos One, 13 lib., 3 Zk., 2018,1-15 or. https://doi.org/10.1371/journal.pone.0195044
Erreferentziak
- «Rios, Joseba - Persée» www.persee.fr (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
- (Ingelesez) «Joseba Rios-Garaizar. Ph.D.Archeologist at Arkeologi Museoa» Research Gate.
- «Joseba Rios Garaizar: "Uribe Kostan karta arkeologikoa egitea beharrezkoa da" - Uribe kosta» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- Joseba Rios Garaizar | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.