Joseba Pagazaurtundua
Joseba Pagazaurtundua Ruiz (Hernani, Gipuzkoa, 1957ko abenduaren 27a - Andoain, Gipuzkoa, 2003ko otsailaren 8a) polizia eta ekintzailea izan zen. Andoaingo Udaltzaingoaren burua zela, ETAk hil zuen.
Joseba Pagazaurtundua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1957ko abenduaren 27a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Andoain, 2003ko otsailaren 8a (45 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hiltzailea | Euskadi Ta Askatasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | polizia |
Kidetza | Unión General de Trabajadores PSE-EE |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euskadiko Ezkerra Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Bizitza
16 urte besterik ez zuela, ETA politiko-militarrean sartu zen. 1974an utzi zuen, eta Enpresa Zientziak ikasteari ekin zion. 1976an EIA alderdiaren kide bilakatu zen, eta handik Euskadiko Ezkerrera eta PSEra pasa zen. Josebaren arreba Maite eta anaia Iñaki ere PSEko kideak ziren.
1970eko hamarkadaren amaieran Andoaingo Udaltzaingoan sartu zen, eta 1990eko hamarkadaren erdialdean buru izendatu zuten. Mehatxaturik, Ertzaintzan zerbitzu-betekizunean sartu zen. 2003an ETAk erail zuen.[1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «La Ertzaintza detiene a un etarra relacionado con la muerte de Pagazaurtundua» El Mundo 2010-08-03.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.