Joseba Larratxe

Joseba Larratxe Berazadi edo Josevisky (Irun, 1985eko martxoaren 1a) arkitekto, marrazkilari, eta komikigile gipuzkoarra da. Donostian Arkitektura ikasketak egin bitartean Berria egunkarirako (Matraka gehigarria), eta Nabarra zein Aldiri aldizkarietarako kolaborazioak egiten hasi zen.[1]

Joseba Larratxe

Bizitza
JaiotzaIrun, 1985eko martxoaren 1a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea
Izengoitia(k)Josevisky

Egin dituen lanen artean, azpimarragarria da KKLRD egitasmoa, Lazaro Yak Boldorekin batera eta Sexty Sexers taldeko kide baten kolaborazioekin abian jarritakoa.

Komiki tailerrak eman izan ditu Beran, Tolosan[2] eta Usurbilen. Eta hitzaldiak eta erakusketak, berriz, Gasteizen, Donostian,[3] Irunen,[4] Ibarran, Getarian, Beran, Larzabalen eta Bartzelonan.

Lanak

Asko dira Joseba Larratxek burututako lanak. Hona hemen azken urteotan nabarmendutakoak:

  • Berria egunkariaren Matraka gehigarrirako Euskal Friki komiki zintak (2006-2007).
  • Nabarra aldizkarirako komiki zintak (2007-2008).
  • Aldiri. Arkitektura eta abar aldizkarirako komiki zintak (2008-2017).
  • kklrd.com web komikiaren (2010) sortzaileetako bat ere bada.

Disko azalak

  • Lauroba musika taldearen Iglu bat basamortuan diskoaren azaleko eta kontrazaleko marrazkiak (Elkar, 2012).
  • Izeberg musika taldearen Lurrik ez begi bistan diskoaren azaleko eta kontrazaleko marrazkiak (Izeberg, 2016).
  • Mugaldekoak musika taldearen Galdemoduen trilogia diskoaren azaleko eta kontrazaleko marrazkiak (Gaztelupeko Hotsak, 2017).

Bideoklipak

Sariak

Erreferentziak

  1. 20 · joseba larratxe, josevisky. Magala Podcasta- Antxeta Irratia - Spotify 2024-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  2. «Joseba Larratxe: "Oso marrazki sinple eta eskematikoekin komiki bikainak egin daitezke"» uberan.eus 2015-09-18 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  3. (bideoa) PKN Donostia vol. 5. 2011-04-07 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  4. «Joseviskyren erakusketa Irunen irailean» Eibar.org 2011-09-03 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  5. Ubeda, Ima. (2013-11-24). «Irrazionala den ororen aitortza da 'Katu hegoduna' komikia» Argia in: Yurre Ugarteri elkarrizketa. (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  6. Torner Zabala, Jon. (2015-06-16). «'Josevisky'-ren estreinako komikia AEBetako 'Vertigo' argitaletxearentzat» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  7. «EITB Kultura Transit: Joseba Larratxe (Josevisky) marrazkilaria» (bideoa) Kulturklik 2015-11-18 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  8. «Eneko Aritza. Lehen errege baskoia» Berria 2017-02-12 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  9. Ganbelai, Pakito. (2017-04-28). «Joseba Larratxe, “Josevisky”: Ez da izango» zuzeu.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  10. Joana Maiz. 2019-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  11. Basolatik berri onik ez – Asisko Urmeneta eta Joseba Larratxe | Xabiroi. 2020-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  12. Rey Gorraiz, Uxue. (2023-10-11). «Arantxa Urretabizkaiak, Patxi Zubizarretak eta Joseba Larratxek irabazi dituzte Euskadi sariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.