Joseba Lakarra

Joseba Andoni Lakarra Andrinua (Arratzu, 1962ko urtarrilaren 1a-) euskararen historian espezializatutako euskalaria da, eta bereziki aitzineuskara ikertzen nabarmendu da.

Joseba Lakarra

Bizitza
JaiotzaArratzu, 1962ko urtarrilaren 1a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJoakin Gorrotxategi
Doktorego ikaslea(k)Blanca Urgell
Julen Manterola Agirre
Oroitz Jauregi
Céline Mounole
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, filologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskera
Euskaltzaindia

Inguma: joseba-lakarra-andrinua

1994an XVIII. mendeko hiztegigintzaren etorkiez izenburuko tesia aurkeztuu zuen EHUn, Joakin Gorrotxategiren zuzendaritzapean.[1]

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filologia eta Geografia-Historiako fakultateko dekano izan zen (2000-2003 eta 2004-2007). Euskaltzain osoa, 2007ko maiatzaren 30az geroztik. Euskal Filologian doktorea eta katedraduna. EHUn, Gasteizko Filologia eta Historia fakultatean, euskararen diakronia gaietako irakaslea. Euskararen historiako hainbat alderdi ikertzen duen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldearen buru da. Gasteizen bizi da.

Koldo Mitxelenaren lan guztiak argitaratu ditu (2011), Iñigo Ruiz Arzalluzekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Euskaltzaindiaren Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa egitasmoaren zuzendaria da.

Liburuak

Artikuluak

Ehun liburu eta artikulu baino gehiago argitaratu ditu (ikus, esaterako, inguma.org edo dialnet).

Erreferentziak

  1. Lakarra Andrinua, Joseba. «XVIII. mendeko hiztegigintzaren etorkiez» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.