Joseba Goñi
Joseba Goñi Alzueta (Bilbo, Bizkaia, 1941 – 2007ko abenduaren 25a) idazle, abade katoliko eta ekintzailea izan zen.
Joseba Goñi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1941 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2007ko abenduaren 25a (65/66 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, apaiza eta ekintzailea |
Herria 2000 Eliza aldizkariaren zuzendari izan zen urteetan Goñi, 1980tik aurrera, eta Goienetxe estartako bere etxea hamaika urtez erabili zuen aldizkariaren egoitza gisa. Hori eta Nati Antuñanorekin ezkondu eta lau seme-alaba izan baino lehen, abade izan zen Goñi.
Bere bizitzan zehar, hainbat herri ekimenetan ere parte hartu izan du: NATOren aurka, autodeterminazioaren alde, torturaren aurka, Europa Herrietako Oinarriko Kristau Elkartean[1]...
2006ko uztailaren 5ean, Zumalabe Fundazioari buruzko zatia dela-eta, 18/98 auzian deklaratu zuen defentsaren lekuko gisa, Madrilgo Casa del Campon. Bestalde, Berangoko sarreran dagoen gasolindegiaz arduratzeagatik ere ezaguna zen eskualdean[2].
Goñi Herria 2000 Elizan zela, "Euskadi. La Paz es posible"[3] liburua atera zuten; indarkeriaren jatorria eta zergatien inguruan aldizkarian argitaratu izan zituzten artikuluen bilduma zen liburua. "10.000 ale baino gehiago saldu ziren, eta azkenik Espainiako Gobernuak bahitu egin zuen. Kontua da bortxakeriaz joera guztietako iritziak batzen zituela", zioen Goñik berak 1987an Laura Mintegik Argia astekarirako egin zion elkarrizketan[4].
Erreferentziak
- https://hiruka.eus/komunitatea/Ukberri/1421258896823-joseba-goni-herria-2000-eliza-ko-kidea-hil-da
- https://web.archive.org/web/20180808233833/http://www.deia.eus/2016/08/15/bizkaia/cincuenta-anos-surtiendo-a-algorta
- https://www.abebooks.com/book-search/author/joseba-go%F1i-alzueta-jos%E9-mar%EDa/
- https://www.argia.eus/argia-astekaria/1172/joseba-goni-bakearen-izenean-torturatu-egiten-da-hamen