Joseba Fernandez Daguer
Joseba Fernandez Daguer (Pasai Donibane, 1974ko uztailaren 8a) traineru estropadetako arraunlaria eta entrenatzailea da, Kontxako Bandera bi eta hiru TKE Liga irabazi dituena besteak beste.
Joseba Fernandez Daguer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasai Donibane, 1974ko uztailaren 8a (49 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbidea
Sanjuandarra izanik herriko taldean hasi zen arraunean eta 1992an banaketa gertatu zenean Donibaneko Arraunlariak taldean ibili zen. 1995ean Kontxako Bandera irabazi zuen.
2002an Gaiziara joan zen eta Mecos taldea entrenatu zuen bi urtez. Ondoren Kantabria aldean ibili zen, Pedreñan eta Castron. Castro Urdialesekin bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, bai eta TKE Liga bat ere. Ondoren Pasai Donibanera itzuli zen.
2017an Urdaibaiek fitxatu zuen hiru urtetarako eta bi TKE Liga eta Espainiako Txapelketa bat irabazi zituen.
2020an Pedreñak fitxatu zuen TKE Ligara itzultzeko helburuaz. Igoera play-offak jokatu bazituen ere ez zuen lortu maila gorenera igotzea. 2023an Lapurdi entrenatzen ari da.
Taldeak
Hona hemen arraunean eta entrenatzen ibili izan den taldeen hurrenkera.
Taldea | Denboraldia/k |
---|---|
Koxtape (San Juan) | 1989-1992 |
Donibaneko Arraunlariak | 1993-2001 |
Mecos | 2002 |
San Juan | 2003 |
Mecos | 2004 |
Pedreña | 2005-2007 |
Castro Urdiales | 2008-2011 |
San Juan | 2012-2016 |
Bermeo Urdaibai | 2017-2019 |
Pedreña | 2020-2022 |
Lapurdi | 2023 |
Palmaresa
- Kontxako Bandera (2):
- Donibaneko: 1995.
- Castro Urdiales: 2008.
- Txapelketak:
- Espainiako Traineru Txapelketa (1): 2017.
- Euskadiko Traineru Txapelketa (2): 1994, 2017.
- Galiziako Traineru Txapelketa (1): 2004.
- Kantabriako Traineru Txapelketa (6): 2005, 2008, 2009, 2020, 2021, 2022.
- Ligak:
- Euskal Ligak (1): 1995.
- TKE Liga (3): 2009, 2017, 2018.
- KAE Liga (1): 2020.