Joseba Etxarri
Joseba Etxarri Lizeaga (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko irailaren 17a - ) euskal idazlea da.
Joseba Etxarri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1962ko irailaren 17a (61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Biografia
Donostiarra, Kazetaritza ikasi zuen EHUn. Egunkari zein aldizkari zenbaitetan kolaboratu du, baita Euskadi Irratian ere.[1]
1987an joan zen estrainekoz Amerikara, New Yorkera hain zuzen. Hortik aurrera euskal diasporaren ikertzailea da. Euskalkultura.com diasporari buruzko webgunearen zuzendaria da.[2]
Euskal Diaspora Taldeko kidea izan zen.
Lanak
Saiakera
- Euskaldunen Amerika. Bidaia bat EEBBetan zehar (1994, Elkar). Ipar Amerikan zehar bizi izan zuen esperientziak oinarritua.
Erreferentziak
- Etxarri Euskomedian.
- Euskalkultura.com.
Kanpo loturak
- Joseba Etxarri literaturaren zubitegian.
- Etxarriren artikulua Euskal Etxeez Argian.
- Etxarriren ikerketa lan bat Idahoko euskaldun batez.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.