Joseba Eceolaza

Joseba Eceolaza Latorre[1] (Iruñea, 1979ko uztailaren 21a) nafar idazle, ekintzaile eta politikari bat da. [2] Batzarre alderdiko eta CCOO sindikatuko kidea da.

Joseba Eceolaza


Nafarroako parlamentari

2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1979ko uztailaren 21a (44 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, aktibista eta politikaria
KidetzaLangile Komisioak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Batzarre

Zizur Nagusiko zinegotzi izan zen 2003-2007 legealdian eta Nafarroako parlamentari 2007-2011 legealdian. Horrez gain, Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartea - 1936[3] elkartean parte hartze nabarmendua izan du. Oroimena berreskuratzeko ekimenetan ezaguna da, besteak beste, Sartagudako Memoriaren Parkearen bultzatzaileetariko bat izan baitzen.[4]

Jarduera politiko eta sindikala

Nafarroako Parlamentuko kide izan zen 2007-2011 legealdian, Nafarroa Bai koalizioaren barruan; Batzarre alderdiak lortutako parlamentari bakarra izan zen.[5] Parlamentuan egindako lanagatik, parlamentari errebelazioaren saria eman zion Nafarroako Prentsa Elkarteak.[6]

2017ko maiatzaren 2an, Nafarroako CCOO sindikatuaren komunikazio arduraduna izendatu zuten.[7]

2008ko apirilaren 20ko gauean, eraso bat pairatu zuen, lagun batzuekin Iruñeko taberna batean zegoela; ezpaina apurtu eta zenbait kolpe eman zizkioten. Gertakaria salatzeko Batzarrek kaleratu zuen oharraren arabera, «bi erasotzaileak ezker abertzalekoak» ziren.[8]

Argitalpenak

2009an, Apuntes de servilleta[9] poesia liburua argitaratu zuen, Iruñean.

2017an, Camino Oscoz y otras historias del 36[10] liburua idatzi zuen, Manuela Carmenaren hitzaurreaz, Camino Oskoz maistra eta ekintzaile komunistaren bizitzaz eta heriotzaz.

2019an, Tras la pista de Federico García Lorca[11] liburua argitaratu zuen, Federico Garcia Lorcak Iruñean eta Nafarroako beste herri batzuetan egindako antzezlanen inguruan.

2022an, ETA: la memoria de los detalles[12] liburua aurkeztu zuen, Gogora Institutuaren Bilboko egoitzan. Aurkezpenean, Aintzane Ezenarro zuzendariak eta Josu Elespek parte hartu zuten.[13][14]

El Correo, Diario Vasco, Diario de Noticias eta Diario de Navarra egunkarietan iritzi artikuluak argitaratzen ditu.[15]

Erreferentziak

  1. Egile gisa argitaratu dituen liburuetan Eceolaza forma erabili izan du beti, nahiz eta Euskaltzaindiak, euskara baturako, Ezeolatza onartu duen deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Nafarroako parlamentarien zerrenda
  3. (Gaztelaniaz) AFFNA36.ORG. (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Joseba Eceolaza Recuerdo de la esperanza, parque de la memoria» web.archive.org 2008 (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  5. «Nafarroako Parlamentua - Foru parlamentariak» web.archive.org 2010-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Joseba Eceolaza» Galde (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  7. (Gaztelaniaz) «Joseba Eceolaza, responsable de Comunicación en CCOO» Noticias de Navarra (web.archive.org) 2017-05-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  8. (Gaztelaniaz) «Batzarre denuncia una agresión a Joseba Eceolaza y culpa a la izquierda abertzale» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  9. (Gaztelaniaz) Ioseba Eceolaza. (2009). Apuntes de servilleta. Cenlit ISBN 978-8496634442..
  10. (Gaztelaniaz) Joseba Eceolaza. (2017). Camino Oscoz y otras historias del 36. Cénlit Ediciones ISBN 978-8416791330..
  11. (Gaztelaniaz) Joseba Eceolaza. (2019). Tras la pista de Federico García Lorca. Txalaparta ISBN 978-8417940195..
  12. (Gaztelaniaz) Joseba Eceolaza. (2022). ETA:La memoria de los detalles. Ediciones Papeles del Duende ISBN 978-8412544817..
  13. (Gaztelaniaz) Eceolaza, Joseba. (2022). «'ETA: la memoria de los detalles'» www.gogora.euskadi.eus (Ediciones Papeles del Duende): 137. ISBN 978-84-125448-1-7. (Noiz kontsultatua: 2022-11-08).
  14. (Gaztelaniaz) «"No fue ETA quien pintó ‘De Lacalle jódete’ tras su asesinato, fue su entorno, y no podemos olvidarlo"» La Vanguardia 2022-06-01 (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  15. (Gaztelaniaz) «Joseba Eceolaza. Hemeroteca | elcorreo» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.