Joseba Beloki
Joseba Beloki Dorronsoro (Lazkao, Gipuzkoa, 1973ko abuztuaren 12a) euskal txirrindularia izan zen, profesionala 1998tik 2007ra. Afizionatu mailan,Kaiku taldean izan zen. Igotzaile ona eta erlojupeko etapetan ondo moldatzen zen. Miguel Indurainen atzetik, Frantziako Tourreko podium gehien dituen euskal txirrindularia da.
- Artikulu hau txirrindulariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beloki».
Joseba Beloki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joseba Beloki Dorronsoro |
Jaiotza | Lazkao, 1973ko abuztuaren 12a (50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Euskaltel-Euskadi | 1998-1999 |
Festina | 2000-2000 |
ONCE | 2001-2003 |
Bouygues Télécom | 2004ko urtarrila-2004ko ekainaren 15a |
Saunier Duval-Prodir | 2004ko abuztuaren 1a-2004ko abenduaren 31 |
ONCE | 2005-2006 |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 1,78 metro |
2003ko Uztailaren 14an ezbehar bat izan zuen. Frantziako Tourreko bederatzigarren etapa zen eta Lance Armstrong liderrarekin zihoan maldan behera Alexander Vinokourov harrapatzeko asmotan. Baina bihurgune batean, bere bizikletaren kontrola galdu zuen eguzkiak desegindako asfalto zati baten gainetik igaro ondoren. Horren ondorioz eroriko handia hartu zuen; izterrezurra, ukondoa eta eskuineko eskumuturra hautsi zituen. Erorketa horren ondoren, bere sasoirik onena galdu zuen eta harrezkero oso lasterketa gutxi amaitu ditu.
2006an sasoi onera itzultzen ari zenean Puerto Operazioan inplikatu zuten, ustez dopaketa kasu batzuekin zerikusirik zuelakoan. Gainera, bete-betean inplikaturik zegoen Eufemiano Fuentes medikuaren bezero bezala agertzen zen operazio honetako sumarioan. Eskandalu honen ondorioz, ezin izan zuen 2006ko Frantziako Tourrean parte hartu. Alabaina, 2006ko uztailaren 26an Joseba errugabetu zuten. Azkenean, 2007ko abenduan, erretiroa hartzea erabaki zuen, dopajearen krisiaren erruz behartua.
Taldeak
- Euskaltel-Euskadi (1998-1999)
- Festina Chronomatiques (2000)
- ONCE-Eroski (2001-2003)
- Brioches La Boulangère-Vendée (2004)
- Saunier Duval (2004)
- Liberty Seguros (2005)
- Astana-Würth (2006-2007)
Palmaresa
Amateurra
1995
- Granadako Itzulia
1996
- Euskal Herriko erlojupeko txapelketa
- Arabako erlojupeko txapelketa
- Santikutz Klasika
- Corte Ingles Saria
- 3. Ávilako Itzulian
1997
- Euskal Herriko erlojupeko txapelketa
- Goierriko Itzuliko etapa bat
- Arabako Itzulia eta etapa bat
- Altzoko Igoera
- Salamancako Itzuliko etapa bat
- 2. Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan
1998
- 5. Etorkizuneko Tourrean eta Mendiko sailkapena
Profesionala
1999
2000
- Asturiasko Itzulia eta etapa 1.
- Romandiako Tourreko etapa 1.
- 3. Frantziako Tourreko sailkapen nagusian.
- 6. Aragoiko Itzulian
2001
- Kataluniako Volta, puntukako sailkapena eta 3 etapa.
- 2. Euskal Bizikletan
- 2. Montjuïceko Igoeran
- 3. Frantziako Tourrean.
- 4. Getxoko Zirkuituan
2002
- Euskal Bizikletako etapa 1.
- Montjuïceko Igoera eta sektore 1.
- 2. Frantziako Tourrean eta etapa 1 (taldekako erlojupekoa).
- 3. Espainiako Vueltan eta etapa 1 (taldekako erlojupekoa).
- 2. Montjuïceko Igoeran
- 3. Asturiasko Itzulian.
- 8. Lombardiako Giroan.
2003
- Alcobendasko Klasika eta etapa 1.
- 2. Euskal Bizikletan eta etapa 1.
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Itzuli Handia | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | UT |
Frantziako Tourra | — | — | 3. | 3. | 2. | UT | — | 75. |
Espainiako Vuelta | — | UT | — | UT | 3. | — | UT | 40. |
Munduko Txapelketa | — | — | — | 45. | 112. | — | — | — |
— | Ez zuen osatu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |