Joseba Arregi Erostarbe

Joseba Arregi Erostarbe "Fitipaldi" (Oñati, 1946ko martxoaren 27a) ETA erakundearen militante historikoa izan zen. Taldearen zuzendaritzaren parte, 1992an Bidarteko operazioan atxilotua izan zen. 2018an bere ekintzen ondorioz izandako biktimeei barkamena eskatu zien. 2023an, nahiz eta Martuteneko espetxean zegoenean hirugarren gradua bi aldiz eman, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Arregi 77 urte zituelarik, berriro ere espetxeratu zuten. Une horretan 31 urte espetxeratua zeraman.[1] Azken urtetan idazle lanetan aritu da.

Joseba Arregi Erostarbe
Bizitza
JaiotzaOñati, 1946ko martxoaren 27a (78 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Fitipaldi

Biografia

Fitipaldi izena automobilak gidatzeko zuen abileziari esker eman zioten. Dirudienez, 1970ean ETA erakundean sartu zen. 1976an Iparraldera ihes egin zuen. 1987ko abenduan Frantziako poliziak kontrol batean atzeman zuen, Senperen, automobilean 1.500 amonal kilo zeramanean baina ihes egitea lortu zuen.

Espainako poliziaren arabera, 1986 eta 1992 artean, ETAren zuzendaritza zen Artapalo kolektiboaren parte izan zen. Kolektibo horretan beste militante hauek omen zeuden: Francisco Mujika Garmendia Pakito, José Luis Álvarez Santacristina Txelis eta Joseba Arregi Erostarbe bera. Kolektiboa 1992ko martxoaren 29n Bidarten atxilotua izan zen. Polizien ustez, Arregi lehergailuen aditua zen. Hori zela eta, Arregiri lehergailuez egindako atentatu askoren ardura ezarri zioten: Hipercorreko atentatua, 1987ko ekainaren 19an, Zaragozako kuartel-etxearen aurkako atentatua, 1987ko abenduaren 11an...

Zortzi urteko espetxe-zigorra bete zuen Frantzian, eta 2000ko azaroaren 20an Espainiaratu zuten. Auzitegi Nazionalak 2354 urteko espetxe-zigorra ezarri zion, eta Villenako espetxean sartu zuten. ETAko preso zaharrenetako bat da. 2018an barkamena eskatu zien biktimei, 2019an Villabonako espetxera (Asturias) lekualdatzeko aurretiazko urrats gisa. 2020an, indarkeria erabiltzearen aurka agertu ondoren, Martuteneko espetxera (Donostian) eramatea onartu zen. Lakuako Gobernuko Justizia Sailak hirugarren graduan sailkatzea onartu zuen, baina Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, sistematikoki egiten ari zen bezala, helegitea jarri zuen erabaki horren aurka eta epaitegi bereziak onartu egin zuen. Ondorioz, hirugarren gradua eten eta espetxera itzuli behar izan zuen 77 urteko oñatiarrak. Gaur egun Martutenen jarraitzen du espetxeratuta nahiz eta 2019an zigorraren hiru laurden bete izana.[2][3]

Etxeraten kritikak

Etxeratek ohartarazi zuenez, hainbeste urteko espetxealdiaren ondorioz «multipatologia» asko ditu. Zigorraren hiru laurdenak 2019ko ekainean bete zituen eta frantziar Estatuan preso egin zituen 10 urteak aintzat hartu izan balizkiote «badira urte batzuk aske egon beharko zuela».

Margolaria, erakusketa bat egin zuen Oñatin, bere jaioterrian, eta baita ere, Frantzian preso zegoelarik.[4]

Obra

  • Kartzelako Leihotik (2005), Ataramiñe argitaletxa, 154 or. ISBN 978-79-99007-71-5.[5]
  • Burdin elorri arantzetan (2015), Ataramiñe argitaletxea, 208 orri.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.