Jose de Azpiazu

Jose de Azpiazu XX. mendeko oñatiar konpositore ezaguna da, gitarra partitura ugari, transkripzio eta abar argitaratzeagatik. Oñatiko batzokiko EAJko idazkaria izan zen, Gernikako bonbardaketa izututa ikusi zuen, eta bi urte eman zituen Martuteneko espetxean.

Jose de Azpiazu

Bizitza
JaiotzaOñati, 1912ko maiatzaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1986ko abenduaren 28a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea eta irakaslea

Discogs: 1331665 Edit the value on Wikidata

Euskaldunak, gutxi erakusten badu ere, barren-barrenean sentitzen du (Mauricio Ravel)

Karrera musikala

1912an Oñatin (Gipuzkoa) jaioa. Laster kutsatu zen Angel Iriarte (amaren anaia) osabaren musika zaletasunaz, Musika Bandaren zuzendaria zen, eta baita txistularia ere. Musikarako zuen gaitasunak eta ezinegonak egin zuten gainerakoa.

1950ean Genevara joan zen eta bertan bizi izan zen hil arte. Handik Europa konkistatu zuen. Andres Segoviak gomendatuta, Geneva eta Lausanneko kontserbatorioetako irakasle izendatu zuten eta 1950etik 1964ra bete zituen karguak. Une honetatik aurrera, musika-jarduera etengabea hasi zuen, kontzertuak, irrati eta telebista emanaldiak eta ikerketa lan garrantzitsu bat eginez. 1964tik aurrera irakaskuntzari uko egin zion eta Lupe alabarekin batera kontzertuekin, diskoen argitalpenean, konposizioan eta abarretan aritu zen.

Azpiazu gitarraren maisua, mundu osoan ibili zen eta Bach-en lauterako jatorrizko obra integrala kontzertu publikoan eskaini zuen lehena izan zen eta Re mayorreko kontzertua aurkitu zuen lauteentzat eta Vivaldiren orkestrarentzat.

Joseren hilobia Genevan

Europa osoan ezagun egin zuten kontzertuengatik baino gehiago, prentsa espezializatuaren arabera, Azpiazu ezaguna zen, gitarra partitura ugari argitaratzeagatik, obra ospetsuen transkripzioak egiteagatik, ahaztutako piezen berreskurapenengatik eta argitu gabeko lanengatik.

Bere heriotza ondoren, Genevako prentsak, 1950etik bizi izan zen Suitzako hiria, idatzi zuen, Andres Segoviaren laguntza eta Gagnebin-en espiritu irekiari esker artista oñatiarrarekin, munduan zegoen bigarren katedra sortu zela, Madrilgoaren ondoren.

Baina bere sortzaile eta transkribatzaile alderdia baloratzen zen batez ere. Autodidakta zen, eta gitarra bere artista-jarreraren neurrira modelatzea lortu zuen.

Bizitza

Oñatiko batzokiko EAJko idazkaria zen. 1937an Gernikako bonbardaketa izututa ikusi zuen mendi baten gainetik. Bilbora iristean, italiarrek preso hartu zuten, eta bi urte eman zituen Martuteneko espetxean.

Lagunekin batera, gitarra bat egin zuten kartzelan kazola batekin, puru kaxa batekin etab. 1943an ezkondu zen. 1950ean Suitzara abiatu zen hiru hilabeterako Geneva irratiaren kontratu batekin eta Genevak eskaintzen zion edertasun eta erosotasunez maitemindurik, han gelditzea erabaki zuen, eskatzen zioten lekuan jardunez.[1]

Erreferentziak

  1. Azpiazu Jose Antonio. (2000). Jose de Azpiazu (biografia). Herka ISBN Deposito legal SS - 670/2000..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.