Jose Zapirain

Jose edo Joxe Zapirain Aranburu (Errenteria, Gipuzkoa, 1873ko azaroaren 4a - 1957ko urtarrilaren 27a) euskal bertsolari eta idazlea izan zen.

Jose Zapirain
Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1873ko azaroaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria, 1957ko urtarrilaren 27a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta bertsolaria

Literaturaren Zubitegia: 407

Biografia

Oraindik gaztea zela geratu zen alargun. Emaztea, 1919ko otsailean gripearen pandemian hil zitzaion, bederatzigarren semeaz erditu berritan. Gerra garaian Zapirain familiak oso egoera gogorrak ezagutu zituen: faxistek Joxe eta bost seme preso hartu zituzten. Horietako bi (Jose Ramon eta Antonio) Donostian fusilatu zituzten. 1942an, beste seme bat (Saturnino) lan istripu batean galdu zuen.

Sarri, bere bizitza dohakabeari buruz ondu zituen bertsoak. Antonio Zavalak bildu zituen Juan Kruz eta Joxe Zapirainen bertsoak eta Zapirain anaiak (1975) izenburupean argitaratu zituen. Joxe Zapirainen bertso sail ezagunenak hauek dira: 1914ko gerra, Bein mundutikan faltatzen danak, Alarguna, Len amar lagun giñan etxian, Biyotza penaz betia, Saturnino il zanian, Inpernua. Salbador Zapirain "Ataño" idazleak Joxe Zapirain bere aitaren bizitza kontatu zuen Txantxangorri kantaria (1979) izeneko eleberrian.

Lanak

Bilduma

  • Zapirain anaiak (1975, Auspoa)

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Euskal idazleak
    Euskal idazleak
    Euskal idazleak
    Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.