Jose Ramon Muro
José Ramón Muro Pereg (Bilbo, Bizkaia, 1954ko uztailaren 14a) euskal margolari abangoardista eta hiperrealista ezaguna da.
Jose Ramon Muro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1954ko uztailaren 14a (69 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
Hasiera artistikoa
Haurtzarotik margotzen hasi zen eta 22 urtekin bere lehen erakusketa indibiduala aurkeztea erabaki zuen. Garai horretan José Luis Aldecoaren[1] euskal margolariaren dizipulua izanik, bere formazio teknikoak eragina izan zuen bere pinturan, hiperrealismoranzko joerako errealismoaren markoan kokatuz. Pintura utzi gabe, beste alderdi artistiko batzuk ere landu zituen, zinema dokumentala hala nola argazkigintza, alternatiba hauek bere jarduera profesionalarekin, ingeniaria, uztartuz. Independentzia ekonomiko honek lagundu zuen merkataritza-helburuek edo joera igarokorrek bere pintatzeko grina kutsatu ez zezaten.[2][3]
Pintura figuratiboa
Paisai naturalak, hiri-paisaiak, erretratuak eta irudimenezko errealismoaren barruan kokatutako beste lan batzuk klasikoagoak direnak, bere lanik nabarmenenak ditugu.
Lehiaketak eta erakusketak
2010etik aurrera indar handiagoarekin margotzeari ekin zion berriro eta bere arteak eboluzionatzen du, orduan berarentzat oparotasun etapa bat hasten delarik: nazioarteko lehiaketetan, erakusketa desberdinetan zein arte-azoketan parte hartuz, eta bere garaiko margolari errealista espainiar nabarmenen topaketetara joanez.[4][5][6][7][8][3][2][9][9]
Estilo piktorikoa
Jose Ramon Muroren bizitzaren etapak bere lanetan islatzen dira, bereziki ukitutako klasikoko irudimenezko errealismoan, hain zuzen ere artistak bere karrera guztian zehar landu duen generoa izan dena. Gogoratua izango da, batez ere, hiperrrealismoaren mugan sorturiko pintura magistralengatik eta beraien ezaugarriengatik: aukeratutako gaien prestaketa zehatza, bikain landutako teknika, konposizio zaindua eta margo-lanen ikuspegi orokorra aberasten duten ñabardurak sartzea. Era berean, ondo definitutako ihes-lerroak jo daitezke pintura honen ezaugarri orokortzat, zeintzuk perspektiba nahiz kontraste handiak nabarmentzen dituzten. Azkenaldiko artelanetan, bere pertseberantzia eta ahaleginei esker, margolariak urteetan zehar garaturiko estiloa eta lorpen guztiak heldutasunaren planora jasotzen ditu, teknika piktorikoen nagusitasun absolutua adieraziz.[10][2][3][4]
Galeria
- Bilboko Plaza Barria
- Zaintza museoaren aurrean
- Athleticen ikurra Poza Lizentziatua kaleatik
- Botika Zahar
- Sociedad Bilbaína
Erreferentziak
- Aldecoa Echebarria, José Luis de
- El realismo de José Ramón Muro llega al Museo de Reproducciones de Bilbao
- El realismo de José Ramón Muro llega al Museo de Reproducciones de Bilbao
- Exposiciones
- (Gaztelaniaz) JOSÉ RAMÓN MURO “Las luces y las sombras”
- José Ramón Muro presenta la exposición 'Las luces y las sombras'
- (Gaztelaniaz) El ciclo de exposiciones temporales en los Centros Municipales de Distrito de Bilbao inaugurará el próximo lunes
- Expodistrito 2016: Urtarrila-Martxoa / Enero-Marzo
- Exposiciones - Pintura-José Ramón Muro Péreg. Pintura.
- Webgune oficiala
Kanpo estekak
- (Ingelesez) (Gaztelaniaz): Webgune ofiziala
- (Ingelesez): Pinterest-en jasotako informazioa
- Jose Ramon Murori Bilbao Gaur aldizkarian jasotako elkarrizketa (bilbao.townwizard.com).
- Entrevista a José Ramón Muro (bilbao.townwizard.com)
- Ficha en hyperrealism-magazine
- Ficha en artmajeur.com
- Ficha en disenodelaciudad.es
- Ficha en artistsnetwork.com
- Ficha en bilbaointernational.com.com
- Revista Club Deportivo
- Estos son los 40 pintores seleccionados para el Certamen del Parlamento de La Rioja